REAL UNIONEK GARAIPENA LORTU ZUEN ZAMORAREN AURKA
Futbola

REAL UNIONEK GARAIPENA LORTU ZUEN ZAMORAREN AURKA

Irundarrek 2-0 irabazi zioten Zamorako taldeari, beste hiru puntu gehituz sailkapenean

Arratsaldeko 19etan hasi zen hamalaugarren jardunaldia Stadium Galeko zelaian. Real Unioni Zamoraren aurka neurtzea egokitu zitzaion eta arrakastarekin eguna amaitzea ortu zuen. Zati bakoitzean sartutako gol banarekin, 2-0ko markagailuan erdietsi zuten irundarrek, sailkapenean beste hiru puntu gehituz.

Lehenbiziko zatian, joko oso ona izan zuten etxeko jokalariek. Baloia sarean sartzeko aukera asko eduki zituzten, bana 36. minutuko jokaldia soilik amaitu zen golean. Praderak Villanueva atezainari baloia lapurtu eta ate barrura bota zuen, 1-0koa lortuz. Nahiz eta lehenengo zatiko azken minutuetan beste aukera pare bat eduki, markagailua horrela gelditu zen atsedenaldia ailegatu zenean.

Bigarren zatian berriz, bi taldeek ere erritmoa jeitsi zuten eta golak sartzeko aukerak ere murriztu ziren horrela. Hala ere, etxekoek kontrakoen atean beste baloi bat sartzea lortu zuten. Oraingo honetan Kun Temenuzhkoven jokaldiak izan zuen arrakasta. Bulgariarra 64. minutuan atera zen zelaira Praderaren ordez, eta lau minutu beranduago Aitor Seguinek egindako pasea errematatu zuen. Honekin, 2-0ko markagailua eta sailkapenean 23 puntu lortu zituen Real Unionek partiduaren amaierarako.

Aitor Zulaika entrenatzaileak neurketaren ondoren esan zuen moduan, “garaipen garrantzitsua da, betiko moduan. 23 punturekin gaude eta hauek ez dizkigu inorrek kenduko”. Azpeitiarrak balorazio ona egin zuen lehenengo zatiaren inguruan, baina azken minutuetan taldea zatitua geratu zela ere aipatu zuen: “Nik uste dut lehenengo zati on bat egin dugula orokorrean. Ñabardura batzuk hobetu zitezkeen baino ongi egin dugu. Azken 40 minutuak, aldiz, ez zaizkit gustatu, taldea zatitu egin da baloia genuen garaian”.

Hurrengo neurketa abenduaren 2an izango du Real Unionek. Oraingo honetan Errege Kopako jardunaldia izango da Nueva Balastera zelaian Palencia Cristo Atléticoren aurka, arratsaldeko 20etatik aurrera. Abenduaren 5ean berriz, denboraldiko hamabostgarren jardunaldia jokatuko dute. Kanpoan arituko dira Tudelano taldearen kontra, eguerdiko 12etan.

(Argazkia: Haimar Marcos)

REAL UNIONEK ABONATUEN KANPAINA HASI DU
Futbola

REAL UNIONEK ABONATUEN KANPAINA HASI DU

“Aurrera eta goraka. Abonatu zaitez!” lelopean egindako kanpaina da eta masa soziala sendotzea izanen du helburu

REAL UNION B-K AURREDENBORALDIKO PRESTAKETAK HASI DITU
Futbola

REAL UNION B-K AURREDENBORALDIKO PRESTAKETAK HASI DITU

Carlos Garciak entrenatuko du Irungo hogeita hamar jokalariz osatutako taldea

Real Unioneko bigarren taldeak...

REAL UNIONEK LEHEN RFEF MAILAKO DENBORALDI HASIERAKO I. TORNEOAN PARTE HARTUKO DU
Futbola

REAL UNIONEK LEHEN RFEF MAILAKO DENBORALDI HASIERAKO I. TORNEOAN PARTE HARTUKO DU

Hirugarren Maila Nazionaleko Futbol Kluben Elkarteak sortutako ekimena asteburu honetan ospatuko da Madrilen

REAL UNIONEK ETA TXINGUDI IRRATIAK LANKIDETZA-AKORDIOA SINATU DUTE
Futbola

REAL UNIONEK ETA TXINGUDI IRRATIAK LANKIDETZA-AKORDIOA SINATU DUTE

Irungo online irratia Bidasoa eskualdeko kirol emanaldien erreferente bihurtu da azken urteotan

Real Unionek...

JOEL JIMENEZEK UTZITA JOKATUKO DU REAL UNIONEN
Futbola

JOEL JIMENEZEK UTZITA JOKATUKO DU REAL UNIONEN

Atezaina Gijongo Real Sportingetik etorriko da Irunera denboraldi baterako

Real Unionek atzo jakitera eman zuenez,...

GIORGI GAGUA REAL UNIONEN ARITUKO DA
Futbola

GIORGI GAGUA REAL UNIONEN ARITUKO DA

Georgiako aurrelaria Alavesetik utzita etorriko da Irungo taldera datorren denboraldian

Real Unionetik jakinarazi...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika