SANTIAGOTARRAK-EKO ESKOLAKO KIROLARIEK GIPUZKOAKO TXAPELKETA IRABAZI DUTE

Harrobiko infantil eta alebin mailako kirolariek hartu zuten parte Ur lasaietako probetan

Irunen ospatu zen, pasa den larunbatean, Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa eta bertan, Santiagotarrak-eko harrobiko kirolariak txapeldun suertatu ziren. Infantil eta alebin mailako eskolartekoak ureratu ziren eta taldeka garaipena eskuratu zuten, Zumaiako Itxqas-Gain eta Pasaiako Kayak taldeen aitzinetik.

Santiagotarrak-eko harrobiak guztira urrezko hamaiak domina, zilarrezko zazpi eta brontzezko hiru eskuratu zituen Irunen ospatuko zen Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketan. Honekin, klub gisa, Gipuzkoako txapeldun bilakatu ziren. Hauek izan ziren emaitzarik azpimarragarrienak:

Urrezko dominak: Hugo Martin (alebin A K-1), Julen Lucas (alebin B K-1), Jon Susperregi (alebin A C-1), Ana Aramburu (alebin A C-1), Maddi Garcia (alebin A -K1), June Lopez (alebin B K-1), Rodrigo Revenga (infantil A C-1), Markel Vertiz (infantil B C-1), Eider Cecilia (infantil A K-1), Nora Soto (infantil B C-1) eta Iker Camacho (infantil B K-1).

Zilarrezko dominak: Aitor de la Fuente (alebin B K-1), Eneko Parada (alebin A C-1), Naia Garcia (alebin A K-1), Sara Cabezon (alebin B K-1), June Arrastua (infantil A K-1), Laia Elias (infantil B C-1) eta Ibai Aramburu (infantil A K-1).

Brontzezko dominak: Unax Juaristi (alebin A K-1), Oier Serrano (alebin A C-1), Mara Portero (alebin B K-1), Katixa Franco (infantil A K-1) eta Ion Castrillo (infantil B K-1).

Podiumera igan gabe, baina maila handia erakutsi zuten klubeko bertze kirolariek ere, hala nola, Beñat Caballero, Oier Garcia eta Oier Sanchez (alebin A K-1); Garikoitz Garcia, Urko Oronoz eta Jon Retolaza; Izei Blanco (alebin B K-1); Nerea Eguiguren, Irati Garcia, Araia Sanchez, Laia Aristizabal, Elara Fraile (infantil A K-1); Irati Escribano, Luar Blanco, Olaia Alonso (infantil B K-1); Pablo García Alzaga (infantil A K-1); eta Jon Saez, Iñigo Soto eta Telmo Gelbenzu (infantil B K-1).

Klub moduan podiumeko lehen koskara igotzeaz gain, eguraldia lagun, giro ezin hobea izan zuten Santiagotarrak-eko kirolari eta familliek. Horrela, probaren aitzinetik, paella bat jateko elkartu ziren guztiak. 

SANTIAGOTARRAK ZAISAK HIRUGARREN POSTUA LORTU DU TALDEKA ESPAINIAKO TXAPELKETAN

Klub irundarreko hamaika kirolarik jokatu zituzten kategoria desberdinetako finalak

Santiagotarrak Zaisa KEko slalom taldeak Seu d´Urgellen ospatutako...

MALEN JUARISTI HAMAHIRUGARREN MUNDUKO JUNIOR TXAPELKETAN

Santiagotarrak taldeko piraguistak, Munduko Txapelketa debutatu ondotik, Espainiako selekzioaren deia jaso du

Malen Juaristi piraguistak debuta egin du...

MALEN JUARISTI DANIMARKAN JOKATUKO DEN MUNDUKO MARATOI TXAPELKETARAKO SAILKATU DA

Trasonan jokatu zen Espainiako Txapelketan eskuratu zuen Juaristik Munduko Txapelketan parte hartzeko txartela

Santiagotarrak-eko palistak Trasonan izan...

SANTIAGOTARRAK BANYOLES ETA ORTHEZ-EN

Bertze hainbertze emaitzen artean, azpimarragarriena Eneritz Aizpioleak eta Nora Aranak lortu dute, Espainiako Maratoi Txapelketa irabazi...

SANTIAGOTARRAK HIRUGARREN EUSKADIKO MARATOI TXAPELKETAN

Horrez gain, aulki mugikorreko sailekoek bortz eta lau garaipen eskuratu zituzten Gipuzkoako eta Euskadiko Txapelketetan, hurrenez hurren

Euskadiko Maratoi...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika