SANTIAGOTARRAK HIRUGARREN EUSKADIKO MARATOI TXAPELKETAN

Horrez gain, aulki mugikorreko sailekoek bortz eta lau garaipen eskuratu zituzten Gipuzkoako eta Euskadiko Txapelketetan, hurrenez hurren

Euskadiko Maratoi Txapelketa ospatu zen pasa den igandean Zumaian. Santiagotarrak taldeak hirugarren postua eskuratu zuen kluben sailkapenean, guztira urrezko zortzi domina, zilarrezko bi eta brontzezko bat irabazita.

Gizonezkoen jubenil mailan, Markel Juaristi sailkatu zen lehen postuan eta Unai Rojo bigarrenean. K2an berriz, Alex Arana eta Aimar Modenes bikoteak eskuratu zuen garaipena eta bigarren postuan, Oihan Arrondo eta Jon Cecilia sailkatu ziren. Seniorretan azkenik, Beñat Arsuagak eta Ibon Huartek eskuratu zuten urrezko domina.

Sortu berri den kategoria mistoan, K2an, Jone Palenzuelak eta Lukas Cabezonek irabazi zuten kadete mailan. Andoni Dieguezek eta Amaiur Miguelek berriz, hirugarren postua eskuratu zuten kategoria berean. Odei Gelbenzu kanoistak ere bere lasterketa irabazi zuen, baita Asier Bulman parakanoistak ere. Azkenik, kadete K2 mailan, Eneritz Aizpioleak eta Nora Aranak irabazi zuten, baita Ane Amostegi ere jubenil mailako K1 kategorian.

Emaitza hauen ondotik, heldu den asteburuan taldea Aranjuezera joanen da, Espainiako ibai eta zeharbideen txapelketan parte hartzeko.

Aulki mugikorreko Gipuzkoako eta Euskadiko Txapelketak

Pasa den asteburuan ere, Santiagotarra-BM taldeak Gipuzkoako eta Euskadiko Txapelketetan parte hartu zuen Legutianon. Guztira 71 kirolari ureratu ziren bi egunetan. Lehenean, 33 ontzitan banatu ziren horiek guztiak eta bigarrenean berriz, 26 ontzitan.

Gipuzkoako Txapelketan eskuratutako garaipenak hauek izan ziren: Maialen Zapiain infantil mailako skiffean; Xabier Etxebeste eta Bittor Lekuona, jubenil mailako scull bikoitzean; Julene Bengoetxea jubenil mailako skiffean; Pablo Martinez eta Martxel Tejedor, absolutu mailako scull bikoitzean; eta Aitzpea Gonzalez eta Naroa Zubimendi, absolutu mailako scull bikoitzean.

Euskadiko Txapelketan berriz, irabazleak hauek izan ziren: Maialen Zapiain infantil mailako skiffean; Jone Laguardia, Leire Navaridas, Maria Martinez eta Maialen Bengoetxea, kadete mailako scull laukoitzean; Aitzpea Gonzalez, Ainhoa Zapirain, Amaiur Etxeberria eta Naroa Zubimendi, absolutu mailako scull laukoitzean; eta Koldo Laguardia, Unai Goiogana, Peio Arsuaga, Josu Villafranca, Joseba Larretxea, Aitor Gonzalez, Iñigo Tejero eta Ignacio Mancisidor, Urko Puy lemazain lanetan zegoela, beteranoen zortzikoan.

Ur Bizietako Munduko Kopa

Ekainaren lehen asteburuan, Ur Bizietako Munduko Kopa osjatuko da Ausburgen. Zehazki, ekainaren 2tik 4ra izanen da eta bertan lehiatuko da Santiagotarrak taldeko Klara Olazabal.

Batzar Orokorra 2023

Bertzalde, Santiagotarrak Klubak urteroko Batzar Orokorra ospatuko da heldu den asteazkenean, maiatzaren 31n. Klubak bere egoitzan duen bilera gelan eginen da, 19:00etan lehen deialdian eta 19:30ean bigarrenean. 

MALEN JUARISTI HAMAHIRUGARREN MUNDUKO JUNIOR TXAPELKETAN

Santiagotarrak taldeko piraguistak, Munduko Txapelketa debutatu ondotik, Espainiako selekzioaren deia jaso du

Malen Juaristi piraguistak debuta egin du...

MALEN JUARISTI DANIMARKAN JOKATUKO DEN MUNDUKO MARATOI TXAPELKETARAKO SAILKATU DA

Trasonan jokatu zen Espainiako Txapelketan eskuratu zuen Juaristik Munduko Txapelketan parte hartzeko txartela

Santiagotarrak-eko palistak Trasonan izan...

SANTIAGOTARRAK BANYOLES ETA ORTHEZ-EN

Bertze hainbertze emaitzen artean, azpimarragarriena Eneritz Aizpioleak eta Nora Aranak lortu dute, Espainiako Maratoi Txapelketa irabazi...

SANTIAGOTARRAK HIRUGARREN EUSKADIKO MARATOI TXAPELKETAN

Horrez gain, aulki mugikorreko sailekoek bortz eta lau garaipen eskuratu zituzten Gipuzkoako eta Euskadiko Txapelketetan, hurrenez hurren

Euskadiko Maratoi...

NEREA GARCIAK ETA CARLA CORRALEK MUNDUKO KOPA JOKATZEKO TXARTELA ESKURATU DUTE

Hurrengo Munduko Kopa uztailean jokatuko da Portugalen

Santiagotarrak-Urbycolan taldeak 500 metroko Sprint Olinpikoko Bigarren Espainiako Kopan...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika