SANTIAGOTARRAKEKO ARRAUNLARIAK LEHIAN LEGUTIANON ETA PABEN
Arrauna

SANTIAGOTARRAKEKO ARRAUNLARIAK LEHIAN LEGUTIANON ETA PABEN

Aulki mugikorreko Gipuzkoako Liga ospatu zuten Legutianon eta Eslaloneko Espainiako Kopako bigarren proba Paben

Santiagotarrak Klubeko arraunlariek bi lehiaketetan hartu zuten parte aurreko asteburuan. Alde batetik, aurki mugikorreko Gipuzkoako Ligako bigarren jardunaldia ospatu zuten Legutianon, eta bertan lehiatu ziren Santiagotarrakeko 29 ontzi 56 arraunlari. Beste aldetik, Eslaloneko Espainiako Kopako bigarren proba izan zen Paben eta taldekako bigarren postuarekin eta beste zortzi dominekin itzuli ziren etxera.

Aurreko larunbatean, martxoak 12an, Legutianon lehiatu ziren hainbat arraunlari beste hainbat mailetan, eta zazpi ontzik lortu zituzten lehendabiziko postua: Mikel Laguardia eta Inhar Romano infantil scull bikoitzean, Pablo Martinez Lacar eta Alex Conde jubenil scull bikoitzean, Jone Laguardia, Leire Navaridas, Elaia Saenz eta Maialen Bengoetxea kadete lauko scull-ean, Xabi Etxebeste, Ander Ibargoien, Pablo Martinez Lacar eta Alex Conde jubenil lauko scull-ean, Jone Laguardia eta Leire Navaridas kadete scull bikoitzean, Luken Solozabal eta Jokin Antunez kadete scull bikoitzean eta Ane Calvo eta Aroa Illarramendi jubenil scull bikoitzean.

Beste aldetik, larunbat eta igandean ur bizietako Eslaloneko Espainiako Kopako bigarren proba ospatu zen Paben. Bertan, Santiagotarrakeko hogeita hamar kirolariz osatutako taldeak eskuratu zuen bigarren postua. Gainera, beste zortzi dominekin ere itzuli ziren aurraunlariak Irunera, izan ere, Klara Olazabalek eta Ander Elosegik urrea irabazi zuten senior mailan, Olazabalek birritan gainera. Elosegik berak ere zilarrezko domina eskuratu zuen, baita Aitor Iriondok ere gazteen kategoriako K1ean. Azkenik, Maialen Olasok eta Telmo Olazabalek hirugarren postua lortu zuten, gazteen C1ean eta senior K1ean hurrenez hurren. 

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika