SENTSAZIO BIKAINEKIN, EUSKOTREN LIGAKO PLAYOFFERA
Arrauna

SENTSAZIO BIKAINEKIN, EUSKOTREN LIGAKO PLAYOFFERA

(Argazkia: Eusko Label Liga)

13. Zarauzko Ikurriñan hirugarren postua eta patroi onenaren maillota eskuratuta, azken sailkatu da Hondarribia Arraun Elkartea eta azken bi jardunalditan Euskotren Ligako txartela borrokatu beharko du.

13. Zarauzko Ikurriñarekin batera, Donostia Arraun Lagunakek, Oriok, Donostiarrak eta Hondarribia Arraun Elkarteak amaiera eman diote aurtengo Euskotren Ligari. Urteak aurrera egin ahala, Euskotren Ligaren mailak gora egin du eta, gaur egun, kirol ikuskizun handien parean kokatu da. Era batean edo bestean, Euskotren Ligan lehiatu diren lau taldeak erakustaldiak eman dituzte, estropadak lehiatuak eta estuak izan dira eta, amaieran, kiroltasunak zipriztindu ditu Zarauzko bazterrak. Bandera Oriorentzat izan da, Zarauzko uretan jokatu diren bi jardunaldietan traineru onena izan delako; Euskotren Liga Donostia Arraun Lagunakentzat izan da, ontzi erregularrena eta garaipen gehien eskuratu dituena izan delako; eta, patroi onenaren saria Hondarribia Arraun Elkarteko Miren Garmendiak eskuratu du, bera izan baita abilezia gehiena erakutsi duena trainerua nabigatzeko orduan.

Lehen jardunaldian azken postuan bukatu zuen estropada Hondarribia Arraun Elkarteak. Iker Cortesek zuzentzen duen eskifaia txukun aritu bazieren ere, segundu batengatik, Donostiarrak hartu zion aurre eta azken postuan helmugeratu zen. Lehen jardunaldiko egoera hura gaurkoan irauli du talde hondarribiarrak (11:01,60). Lehen luze landu baten ondoren, ziabogatik bueltan, luze bikaina egin dute berdeek eta estropadan zehar aurretik zuen Donostiarrari (11:06), azkenean, bost segunduko aldea ateratzeko gai izan dira. Sailkapen orokorrean, hirugarren postuan bukatu du estropada Hondarribia Arraun Elkarteak, baina ezin izan ditu playoffak ekidin. Halere, egoera bikainean iritsiko da talde hondarribitarra playoffetara: txapelketako patroi onenaren saria boltsikoan, bi estropadetan bigarren postua eskuratuta eta Donostiarrari hainbatetan garaituta. Sentsazio onekin aurre egingo dio beti arriskutsuak diren Euskotren Ligako playoffei.

Emakumezkoen arrauna garaile Zarautzen.

Sari guztiak banatu dira gaurko egunean, baita estropada eta sailkapen nagusiko zenbakiak erabaki ere. Larunbateko garaipena errepikatu du Oriok (10:51), lehen jardunaldian bederatzi segunduko abantaila eskuratu zuen eta gaurko garaipenarekin Zarauzko Ikurriña ziurtatu du. Oraingo honetan, ordea, Donostia Arraun Lagunak oso gertu izan du (+0,70) eta bigarren postua erdietsita, historian lehen aldiz Euskotren Ligako txapeldun berriak bilakatu dira donostiarrak. Aurtengo Euskotren Liga denboraldian zehar lortutako garaipen kopuruak erabaki du: puntuetan berdindu dute Donostia Arraun Lagunakek eta Oriok (39), baina donostiarrek 6 estropadatan garaile irten direlarik, liga bereganatu dute.


Horiek gaurko bi garaileak, Oriok bandera eta Donostia Arraun Lagunak. Arerioak uretan, lagunak eta ospakizunetan murgilduak lehorrean. Zoragarria, beste behin, Euskotren Ligak eta emakumezkoen arraunak utzitako irudiak. 


MATRIX HONDARRIBIAK CAIXABANK BANDERA IRABAZI ZUEN CASTRON
Arrauna

MATRIX HONDARRIBIAK CAIXABANK BANDERA IRABAZI ZUEN CASTRON

HAE-ko emakumeak ere nagusi izan ziren Castron larunbatean, sailkapen orokorrean lidergotza sendotuz

Hondarribia...

AITZPEA GONZALEZ ETA NAROA ZUBIMENDI, ESPAINIAKO TXAPELDUNAK
Arrauna

AITZPEA GONZALEZ ETA NAROA ZUBIMENDI, ESPAINIAKO TXAPELDUNAK

Klara Olazabalek ere bostgarren postua eskuratu zuen Eslaloneko Munduko Kopako hirugarren proban

Pasa den...

HONDARRIBIAKO NESKEK ZUMAIAKO BANDERA IRABAZI DUTE
Arrauna

HONDARRIBIAKO NESKEK ZUMAIAKO BANDERA IRABAZI DUTE

ETE Ligako hirugarren jardunaldian garaipena eskuratu du berriz ere emakumeen traineruak

Atzo goizean, ekainak 26,...

HONDARRIBIA ARRAUN ELKARTEAK DENBORALDIKO AURKEZPENA EGINEN DU BIHAR
Arrauna

HONDARRIBIA ARRAUN ELKARTEAK DENBORALDIKO AURKEZPENA EGINEN DU BIHAR

Hondarribia Arraun Elkarteak San Joan bezperan ospatuko du aurten ere 2022ko traineruen aurkezpena 

Bihar, ekainak...

HONDARRIBIAK IRABAZI DU ETE LIGAKO LEHEN JARDUNALDIA
Arrauna

HONDARRIBIAK IRABAZI DU ETE LIGAKO LEHEN JARDUNALDIA

Pasaian jokatu zen estropada eta Hondarribiako neskak nagusi izan ziren Deusto eta Hibaikaren aurretik

Pasa den...

HONDARRIBIAK GIPUZKOAKO TXAPELKETAKO BANDERA IRABAZI DU
Arrauna

HONDARRIBIAK GIPUZKOAKO TXAPELKETAKO BANDERA IRABAZI DU

Hamahirugarren aldiz lortu dute hondarribitarrek garaikurra, etxean bertan jokatu den estropadan

Atzo, ekainak 12,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika