UDAN EZ BEZALA, UDAZKENEAN JOKATUKO DA ZESTAPUNTARIK ONENA HONDARRIBIAN

Udalak zestapuntaren aldeko apostu sendoa egin du, pandemia garaian ere. Udan ez bezala, datozen asteetan gozatu ahal izango dugu Jostaldi pilotalekuan munduko puntistarik onenetaz. Hondarribia Grand Slam antolatu dute Jai Alive enpresarekin batera. Eta Txomin Sagarzazu alkateak eta Kiroletako ordezkaria den Kalixa Silanesek esan digutenez, uda honetan Markinan, Donibane Lohitzunen eta Miarritzen egin duten bezala, Hondarribian ere, behar protokoloekin baina aurrera egitea erabaki dute.

Irailaren 18 hontatik hasita, bost ostiraletan jarraian jokatuko dira ligaxka eta kanporaketak. Horietatik 4 partida ETBk emango ditu. Jostaldin, berez, 714 lagun sartzen direlarik, 302 eserlekutara mugatu dute aforoa. Eta protokoloen arabera, metro eta erdiko ditantzia gorde beharko dute ikusleek, maskarila jarrita eduki eta sarrera Jostaldiko goiko aldetik egingo den bitartean, alboko atetik atera beharko da.

Eta esan bezala, Grand Slam bat izanik, munduko puntistarik onenak bilduko dira Hondarribian. Bigarren jardunaldian, adibidez, irailaren 25ekoan gaur egun mundu mailan ikus daitekeen partidarik handienetakoa izango da, GOIKOETXEA-IRASTORZA eta BEASKOETXEA-LOPEZ.

UDAN EZ BEZALA, UDAZKENEAN JOKATUKO DA ZESTAPUNTARIK ONENA HONDARRIBIAN

Udalak zestapuntaren aldeko apostu sendoa egin du, pandemia garaian ere. Udan ez bezala, datozen asteetan gozatu ahal izango dugu Jostaldi pilotalekuan munduko puntistarik onenetaz. Hondarribia...

TERESA ERRANDONEA, IÑIGO VERTIZ ETA BIDASOA 2019KO SARITUAK

Astelehenean urteroko Irungo Kirolaren Galan, urteko kirolariei zuzenduta dauden sariak banatu ziren

Musika Eskolako Kontserbatorioko aretoan ospatu zen...

ARTOLA ETA IMAZ GAILENDU ZIREN HENDAIAN

Alegiako aurrelariak eta oiartzungo atzelariak beste puntu bat eskuratu zuten, atzo Hendaiako Daniel Ugarte pilotalekuan Victor eta Mariezkurrena II irabazi eta...

Txakur krosa egingo dute lehen aldiz Hondarribian

Hondarribia-Endanea txakur krosaren lehen edizioa jokatuko dute igande goizean Guadalupeko gotorlekuaren inguruan (10:00etatik aurrera). Euskanikross taldeak lau...

Emaitzak 17-5-7

ESKUBALOIA

Euskal Kopa

Zarautz 25-26 Bidasoa-Irun

Estatuko Lehen Maila

Ereintza 30-21 Bidasoa...

Emaitzak 17-5-1

ESKUBALOIA

Asobal Liga

Bidasoa 33-34 Ciudad Encantada

Estatuko Lehen Maila

Bidasoa B 13-28...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika