ZAISA TXINGUDIKO GAZTEAK KANPOAN ARITUKO DIRA ASTEBURUAN
Errugbia

ZAISA TXINGUDIKO GAZTEAK KANPOAN ARITUKO DIRA ASTEBURUAN

Klubeko neskak, ekimen arrakastatsua izan dela ikusita, ortzegunetan ere entrenatzen hasiko dira

Txingudiko Rugby Klubeko senior taldeak asteburu honetan atsedena izaten jarraituko du, baina 18, 16 eta 14 urtez azpiko gazteek neurketa bana jokatuko dute, oraingo honetan kanpoan ospatuko direnak.

18 urtez azpiko taldea Iruñeara joanen da asteburu honetan, Iruña/UNAV taldearen kontra neurtzeko. Aurreko larunbateko partiduan (Danon Artean-en kontra) eskuratutako garaipenarekin indarrez zelairatuko dira bidasotarrak. Emaitza honekin ere, nafarrak sailkapenean atzean uztea lortu zuten, baina hauek honi buelta eman nahiko diote eta denboraldi hasierako bolada txarrarekin bukatu. Partida larunbatean izanen da (azaroak 19), eguerdiko 12:30ean.

16 urtez azpikoak aldiz, Gasteizen arituko dira, Gaztediren bigarren taldearen kontra. Bidasotarrek ez dute denboraldia ongi hasi, baina aurreko astean (Bera Bera-ren aitzinean) irabaztetik oso hurbil geratu ziren. Dinamika honekin jarraitu beharko dute, izan ere, oraingoan aurkari zaila izanen dute aurrean. Gaztedik lau jardunaldietatik bi irabazi ditu eta sailkapeneko hirugarren postuan dago kokatuta. Beraz, Zaisa Txingudik bere indar guztia erakutsi beharko du etxera garaipenarekin itzultzeko. Neurketa larunbatean izanen da baita ere, eguerdiko 12:00etan.

Azkenik, 14 urtez azpiko taldea Zarautzera joanen da larunbatean ere, bertako Zarautz/Beltzak eta Bera Bera taldeen kontra, hirukoa lehiatzeko. Mugakoak, orain arte, zazpiko errugbi txapelketan aritu dira eta asteburu honetan berriz, hamabosteko lehen jardunaldia jokatuko dute. Txapelketa Zarautzko Asti zelaian ospatuko da, goizeko 10:30etik aitzinera.

Neskak ortzegunetan ere entrenatzen hasiko dira

Txingudi Rugby Klubak, denboraldi hasieratik, nesken talde bat osatu zuen asteartero elkartu eta entrenatzeko, errugbia ezagutzeko eta etorkizunean nesken senior taldea osatzeko helburuarekin. Ekimen honek izan duen arrakasta ikusita, hemendik aitzinera, ortzegunetan ere elkartuko dira lanean jarraitzeko, 17:30etik 19:30era. “Pachi” Garcia klubeko zuzendari teknikoak aipatu duenez, “dozena bat neska gazte izaten ditugu asteartero saio berezi hauetan eta beraien partehartzea eta konpromezua apartekoak dira”. Gainera, “inguruetako neska guztiak gonbidatzen ditugu Plaiaundira etortzera astearte zein ostegunetan. Kirol ezberdin bat, aparteko lagunak eta balore oso errotuak ezagutuko dituztela bermatzen dugu”, adierazi du Garciak.

BIOK TXINGUDIK EZIN IZAN ZION DURANGORI AURRE EGIN
Errugbia

BIOK TXINGUDIK EZIN IZAN ZION DURANGORI AURRE EGIN

Markagailuan aitzina hartzen lehenak izan ziren mugakoak, baina bizkaitarrek emaitza iraula eta garaipena eskuratu zuten

Biok Txingudik...

BIOK TXINGUDIK DURANGO IZANEN DU AURKARI BIHAR
Errugbia

BIOK TXINGUDIK DURANGO IZANEN DU AURKARI BIHAR

Durangon izanen da hitzordua, abenduaren 2an, 13:30ean

Biok Txingudik erronka berri bat izanen du asteburu honetan. Zehazki bihar, abenduaren 2an,...

BIOK TXINGUDIK LA UNICA JASOKO DU PLAIAUNDIN BIHAR
Errugbia

BIOK TXINGUDIK LA UNICA JASOKO DU PLAIAUNDIN BIHAR

Asier Gonzalezen taldeak garaipena eskuratu nahi du berriz ere play-off postuetan sartzeko

Txingudi Errugbi Klubeko Biok Txingudi Plaiaundira...

ZAISA TXINGUDIK BIGARREN GARAIPENA ESKURATU DU BERA BERA B-REN KONTRA
Errugbia

ZAISA TXINGUDIK BIGARREN GARAIPENA ESKURATU DU BERA BERA B-REN KONTRA

Biok Txingudik berriz, ezin izan zuen gelditu Uni Bilbo taldearen indarra

Txingudi Rugby Klubeko gizonek hainbertze espero zuten garaipena eskuratu...

BIOK TXINGUDIK UNI BILBO BISITATUKO DU LARUNBATEAN
Errugbia

BIOK TXINGUDIK UNI BILBO BISITATUKO DU LARUNBATEAN

Zaisa Txingudik berriz, Plaiaundin jasoko du Bera Bera B taldea egun berean

Txingudi Rugby Klubeko bi talde seniorrek hitzordu bana izanen dute...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika