11 DOMIN EUSKADIKO TXAPELKETETAN
Arrauna

11 DOMIN EUSKADIKO TXAPELKETETAN

Santiagotarrak Elkarteak eta Hondarribia Arraun Elkarteak 11 domin eskuratu zituzten Legution jokatutako aulki mugikorreko Euskadiko Txapelketan.

Aulki mugikorreko denboraldia bere amaierara iristen ari da. Gipuzkoako Txapelketa jokatu ostean, asteburu honetan, Behe Bidasoa eskualdeko arraun elkarteak aulki mugikorreko Euskadiko Txapelketan lehiatu dira, Legutioko urtegian. Orotara, 11 dominekin itzuli ziren Santiagotarrak Elkartea eta Hondarribia Arraun Elkartea.

Irungo taldeari dagokionez, lau urrezko domina eskuratu zituen, gehienak, kadete nesketan: 4x jubenil mutilak, Beñat Jimenez, Ander Ibargoien, Pablo Martinez eta Oier Zazpe; 2- kadete neskak, Irati Laguardia eta Maitande Zapirain; 2x kadete neskak, Julene Bengoetxea eta Aroa Illarramendi; 4x kadete neskak, Irati Laguardia, Maitane Zapirain, Elaia Saenz eta Ane Calvo; eta 4x kadete mutilak, Beñat Fernandez, Jokin Antunez, Ander Aramendi eta Julen Villafranca.

Aitzpea Gonzalezek skiffean zilarrezko domina erdietsi zuen eta postu berean, Jon Ander Penasek, Alex Condek, Xabier Etxebestek, Julen Marandinok, Bittor Lekuonak, Hugo Rodriguezek, Beñat Martinezek, Ibai Otxoak, eta Luken Solozabalek osatu zuten 8+ kadete ontziak bukatu zuen. Oier Martinezek, kadete mutilen skiffean, brontzezko domina eskuratu zuen.

Hondarribia Arraun Elkartea ere Legution izan zen eta kadete zein jubenil mailatan honako emaitza hauekin bueltatu ziren Hondarribiara: Urrea laukote eta zortziko gizonezkoen kadete mailan eta zilarrezko domina emakumezkoen kadete mailan, skiff modalitatean.

Asteburu honetan, Espainiako Txapelketa. 

Gazteleraz bada esaldi bat, ‘ez daude bi hiru gabe’. Gipuzkoako eta Euskadiko Txapelketak Arabako Legutio urtegian egin ostean, Espainiako Txapelketa ere bertan jokatuko da. Bada, Behe Bidasoa eskualdeko aulki mugikorreko arraunlariek ondo dakite estropada eremuko berezitasun guztiak. Halere, aulki mugikorrean truko gutxi daude, ura beti baitago bare-bare. Emaitzak irits daitezen, daukaten guztia eman beharko dute. 

SANTIAGOTARRAK KLUBAK UDAKO IKASTAROAK ESKAINIKO DITU
Arrauna

SANTIAGOTARRAK KLUBAK UDAKO IKASTAROAK ESKAINIKO DITU

Ur lasaietan, ur bizietan eta arraunean izanen dira ikastaroak

Santiagotarrak klubak ere udako ikastaroak eskainiko ditu ekaina bukaeratik iraila...

HONDARRIBIKO EMAKUMEAK LEKEITIKO BANDERAREN IRABAZLEAK
Arrauna

HONDARRIBIKO EMAKUMEAK LEKEITIKO BANDERAREN IRABAZLEAK

Gizonezko lehen traineruak hirugarren postua eskuratu du Euskadiko Txapelketan

Hondarribia Arraun Elkarteko emakumeek Lekeition garaipena eskuratu...

PIRAGUA ETA ARRAUN IKASTAROAK ESKAINIKO DITU UDAN HONDARRIBIA ARRAUN ELKARTEAK
Arrauna

PIRAGUA ETA ARRAUN IKASTAROAK ESKAINIKO DITU UDAN HONDARRIBIA ARRAUN ELKARTEAK

9 eta 11 urte baino gehiago dituzten gazteentzat zuzenduak egonen dira udako ikastaroak

Hondarribia Arraun Elkarteak piragua eta arraun ikastaroak...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika