13 DOMINEKIN BUELTATU ZEN BIDASOA ATLETIKO TALDEA DURANGOTIK

Durangoko Atletismo Pistan 18 eta 20 urtez azpiko Euskadiko Txapelketa jokatu zen asteburuan eta Bidasoa Atletiko Taldeko atleta gazteenak dominez josita bukatu zuten jardunaldia.

 18 urtez azpiko Euskadiko Txapelketa. 

Lesiotik itzuli eta Bidasoa Atletiko Taldeko domina preziatuena eskuratu zuen Beñat Mikelerenak. 200 metroetako proban denborarik azkarrena egin zuen (22,91’’) eta urrezko domina jantzi zuen. Urrezko dominarekin ez zuen nahiko izan eta 100 metroetako proban, zilarrezko domina eskuratu zuen. Mikelerena lasterkari aparta dela erakutsi zuen Durangoko pistan, 11,40 segundutan gauzatu zuen 100 metroetako proba.

Unai Martinek, Josu Iturriozek eta Laia Olaskoagak Mikelerenaren bidea jarraitu eta Euskadiko txapeldunorde bilakatu ziren pertika jauzian, 1500 metroetako proban eta 100 metroetan, hurrenez hurren. Martinek 1,65 metroetako langa jauzi zuen, Iturriozek 4’48’’39-tan geratu zuen kronoa eta Olaskoagak 12,52 segundu behar izan zituen zilarrezko domina eskuratzeko.

Euskadiko 20 urtez azpiko Txapelketa. 

18 urtez azpiko txapelketan 6 domina irabazi bazituzten, Bidasoa Atletiko Taldeko atletek 7 eskuratu zituzten 20 urtez azpikoan. Jardunaldiko bigarren urrezko domina Jone Fuentek lortu zuen. 1500 metroetako proban lasterkari azkarrena izan zen, 5’10’’19 nahikoa izan zitzaion gainontzeko arerioak mendean hartzeko.

Jauzietako probetan, orotara, bost domina erdietsi zituzten BAT-eko jauzilariek. Luzera jauzian, June Lizasok 5,36 metroko marka egin zuen; pertika jauzian, Paula Añorgak 3,10 metroko langa gainditu eta bigarren bukatu zuen. Malen de la Fuentek, proba berean, bere kidearen atzetik bukatu zuen, brontzeko domina eskuratu zuelarik (2,80 metro). Pertika jauzian ere, baina gizonezkoen mailan, Unai Gonzalezek 4,60 metroko langa gainditu eta podiumeko bigarren koskara igo zen. Jauzilariekin bukatzeko, Eki Vicentek, altuera jauzian, 1,86 metroak gainditu eta brontzezko domina bereganatu zuen.

Lasterkariek ere bere garrantzia izan zuten. June Lizasok eta Imanol Bandresek bigarren postua erdietsi zuten 100 metro hesidun eta 400 metro hesidunetan. Lizasok eguneko bigarren domina irabazi zuen 16,49’’ denbora eginez eta Bandresek 59,14’’ behar izan zituen 400 metroak egiteko. 

HAMAIKA DOMINA ESKURATU DITUZTE BATEKO ESKOLARTEKOEK GIPUZKOAKO TXAPELKETAN

Plaiaundin jokatu zen alebin eta infantil mailako Gipuzkoako Txapelketa eta etxekoek hamaika domina bildu zituzten guztira

Gipuzkoako alebin eta...

BIDASOA ATLETIKO BETERANOEK HAMAIKA DOMINA ESKURATU DITUZTE EUSKADIKO TXAPELKETAN

Irungo klubeko Arantxa Ausan, Juana Usabarrena, Miguel Arburua, Imanol Gil eta Javier Garcia Arnedo nagusitu ziren kategoria desberdinetan

Euskadiko...

HONDARRIBIAKO 10K HERRI LASTERKETA IGANDE HONETAN OSPATUKO DA

Ibilbide laua eta oztoporik gabekoa denez, marka egiteko aproposa izanen dela iragarri dute antolatzaileek

Lasterketaren aurkezpena egin zuten orain dela...

BATEK BIGARREN ETA LAUGARREN POSTUAK ESKURATU DITU EUSKADIKO KLUB ARTEKO TXAPELKETAN

Gizonezkoek urrezko sei domina eta emakumeek bertze bi eskuratu zituzten, bertze hainbat dominekin batera

Euskadiko Klub arteko txapelketa ospatu...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika