18 URTEZ AZPIKOEK IRABAZI ETA 16 URTEZ AZPIKOEK GALDU EGIN ZUTEN ASTEBURUAN
Errugbia

18 URTEZ AZPIKOEK IRABAZI ETA 16 URTEZ AZPIKOEK GALDU EGIN ZUTEN ASTEBURUAN

14 urtez azpiko taldeak gainera, lagunartekoak jokatu zituen Gipuzkoako Txapelketa prestatzeko

Txingudi Rugby Klubak asteburu gazi-gozoa izan du, 18 urtez azpiko taldeak garaipena eskuratu baitu eta, aldiz, 16 urtez azpikoek porrota jaso zutelako Gasteizen Gaztedi taldearen aitzinean. Honez gain, 14 urtez azpikoak Zarautzen izan ziren lagunartekoak jokatzen, Gipuzkoako Txapelketarako baliagarriak izanen diren prestaketak egiten, alegia.

Guztiz lokaztuta zegoen Iruñeako zelaian hasi zuten larunbateko jardunaldia Zaisa Txingudiko 18 urtez azpiko jokalariek. Iruña Rugby Taldearen kontra jokatu zuten, eta baldintzak ez baziren egokienak ere, 12-33ko markagailuarekin garaitu zituzten nafarrak. Lehen zatia oso berdinduta egon zen bi taldeen artean eta atsedenaldira 5-5ko emaitzarekin iritsi ziren. Bigarren zatian berriz, bidasotarrek lau entsegu eraldatu zituzten eta iruindarren bigarren entsegua deuseztatzea ere lortu zuten. Honekin, 12-33ko markagailua erdietsi zuten neurketa bukaerarako eta bonus puntua ere eskuratu zuten, sailkapeneko bigarren postuan dagoen Gernika/Arratiko taldetik soilik hiru puntura kokatuz.

Zaisa Txingudiko 16 urtez azpiko taldeak aldiz, ezin izan zuen Gasteizen Gaztedi garaitu. Etxeko taldeak aurrea hartu zuen partiduaren lehen minutuetan, entsegu bat eraldatu ondotik. Hala ere, bidasotarrak ez ziren atzean geratu. Julen Etxeberriak entsegua egin eta Ewan Little-k eraldatzea lortuz, neurketa berdindu zuten bisitariek. Atsedenaldira, 12-12ko markagailuarekin iritsiko zirela uste zutenean berriz, Gaztedik bertze entsegu bat egin eta 17-12koa ezarri zuten lehen zatiaren bukaerarako. Bigarren zatian gainera, etxeko taldeak hiru entsegu gehiago eta bi eraldaketa egin zituen eta azkenik, 34-12ko markagailuarekin amaitu zen jardunaldia eta denboraldiko lehen itzulia. Horrela, Zaisa Txingudik azken postuan sailkatu da, bost porrot eta bi bonu puntu lortuta, bilakaera ona erakutsiz euren jokoan.

Bukatzeko, 14 urtez azpiko taldeak lagunartekoak jokatu zituen pasa den larunbatean Zarautzen, Zarautz eta Bera Beraren kontra. Norgehiagoka hauek Gipuzkoako Txapelketako prestaketak izan ziren.

Seniorrak Lasarte-Orian arituko dira igandean

Bi asteburuz atsedena izan ondotik, Zaisa Txingudiko senior mailako mutilak lehiara bueltatuko dira datorren asteburuan. Hain zuzen ere, Iñigo Camarero eta Alejandro Lasaren taldeak Lasate-Oriako Michelin zelaian jokatuko dute hurrengo neurketa, Zarautz B/Beltzak taldearen kontra. Norgehiagoka igandean izanen da (azaroak 27), goizeko 10:00etan. Bidasotarrek hirugarren garaipena jarraian erdietsi nahiko dute bertan.

14 urtez azpikoak ere lehian izanen dira asteburuan, baina hauek Gipuzkoako Txapelketarako prestaketak egiten jarraituko dute. Horretarako, Txingudi/Baztan taldeak bertze lagunarteko bat jokatuko du, Hernani/Atletico SS eta La Unica taldeen kontra, Donostiako Kote Olaizola zelaian. Neurketa larunbatean ospatuko da (azaroak 26), eguerdiko 13:00etan.

Argazkia: Ibon Saenz de Olazagoitia

ZAISA TXINGUDI EZ DA PLAY-OFFERAKO SAILKATU
Errugbia

ZAISA TXINGUDI EZ DA PLAY-OFFERAKO SAILKATU

Gaztedi Bren kontrako denboraldiko azken partiduan 17-29 galdu zuen Iñigo Camareroren taldeak

Txingudi Rugby Klubeko gizonezko seniorrek...

PLAY-OFFA JOKOAN IZANEN DU ZAISA TXINGUDIK ASTEBURUAN
Errugbia

PLAY-OFFA JOKOAN IZANEN DU ZAISA TXINGUDIK ASTEBURUAN

Txingudi Rugby Klubeko senior mailako gizonezkoek Plaiaundin jasoko dute Gaztedi B Ligako azken jardunaldia jokatzeko

Denboraldiko helburu nagusia...

ZAISA TXINGUDIK PORROTA JASO ZUEN ZORNOTZAN
Errugbia

ZAISA TXINGUDIK PORROTA JASO ZUEN ZORNOTZAN

Mugako taldeak ezin izan zuten Urgozo garaitu eta 38-3ko markagailuarekin galdu zuen

Txingudi Rugby Klubeko senior mailako gizonezkoek, Zaisa...

ZAISA TXINGUDIK URGOZO BISITATUKO DU IGANDE HONETAN
Errugbia

ZAISA TXINGUDIK URGOZO BISITATUKO DU IGANDE HONETAN

Txingudi Rugby Klubeko gizonezkoak sailkapeneko hirugarren postua ziurtatzeko helburuarekin joanen dira liderraren etxera

Txingudi Rugby Klubeko...

PLAIAUNDI ERRUGBIAREN ERDIGUNE BILAKATU ZEN ASTEBURUAN
Errugbia

PLAIAUNDI ERRUGBIAREN ERDIGUNE BILAKATU ZEN ASTEBURUAN

Biok Experiential Shopping Txingudi Badia eskolarteko nazioarteko txapelketa arrakastaz ospatu zen bigarren urtez segidan

Eguraldia lagun zutela,...

ERRUGBIKO TXINGUDI BADIA TXAPELKETA ASTEBURU HONETAN OSPATUKO DA
Errugbia

ERRUGBIKO TXINGUDI BADIA TXAPELKETA ASTEBURU HONETAN OSPATUKO DA

200 errugbilari gazte bilduko dira Plaiaundin apirilaren 6an bigarren aldiz ospatuko den eskolarteko txapelketan

Txingudi Rugby Klubak bigarrenez...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika