Ur lasaietan, ur bizietan eta arraunean izanen dira ikastaroak
Santiagotarrak klubak ere udako ikastaroak eskainiko ditu ekaina bukaeratik iraila...
15 Ira, 2021
Mikel Orbañanosek eta Hondarribia Arraun Elkarteak 2023ra arte luzatu dute elkartzen dituen kontratua. 2002an iritsi zen oriotarra hondarribiara; beraz, kontratua bukatzean, 22 emango ditu ‘Ama Guadalupekoako’ prestatzaile bezala.
Taldearen errendimendua ona bada eta azken urtetan helburu guztiak bete badira, zertarako aldatu ondo dabilena. Hondarribia Arraun Elkarteak 2023 urteko denboraldi amaierara arte akordio proposamena luzatu zion Mikel Orbañanosi, eta honek baiezkoa eman dio. Akordioa atzo arratsaldean Hondarribia Arraun Elkarteak sare sozialen bidez jakinarazi zuen, Eusko Label Liga bukatzeko bi estropada geratzen direnean.
2002 urteko denboraldian iritsi zen ‘Ama Gudalupekoa’-ra Orbañanos; bada, sinatu berri dute akordioa bukatzerakoan, Hondarribia Arraun Elkartearen prestatzaile lanak 22 urtez gauzatu izango ditu. Teknikari oriotarrak 2019an berritu zuen azkenekoz, atzo egin bezala, orduan ere bi urterako berritu zuen, 2021 denboraldi bukaera arte.
Garaikur eta banderen gainetik, Mikel Orbañanos Hondarribia Arraun Elkartearen kirol ibilbidea aldatzeagatik da azpimarragarri. Harrobiko arraunlariei konfiantza eman, lehen taldera igo eta taldearen arraunketa aldatzearekin batera, honako lorpen hauek erdeitsi ditu: Eusko Label Ligako hiru garaikur (2006, 2014 eta 2015), bost Kontxako Estropada (2005, 2013, 2018, 2019 eta 2020), zazpi Euskadiko Txapelketa (2004, 2005, 2006, 2016, 2018, 2020 eta 2021) eta hamaika Gipuzkoako Txapelketa (2004, 2005, 2006, 2010, 2011, 2012, 2015, 2016, 2018, 2020 eta 2021).
Ur lasaietan, ur bizietan eta arraunean izanen dira ikastaroak
Santiagotarrak klubak ere udako ikastaroak eskainiko ditu ekaina bukaeratik iraila...
Gizonezko lehen traineruak hirugarren postua eskuratu du Euskadiko Txapelketan
Hondarribia Arraun Elkarteko emakumeek Lekeition garaipena eskuratu...
9 eta 11 urte baino gehiago dituzten gazteentzat zuzenduak egonen dira udako ikastaroak
Hondarribia Arraun Elkarteak piragua eta arraun ikastaroak...