9.JARDUNALDIAN IRITSI DA BIDASOAREN LEHEN PORROTA
Eskubaloia

9.JARDUNALDIAN IRITSI DA BIDASOAREN LEHEN PORROTA

Nuerketak bi zati izan ditu, lehen zatian Leongo Ademar talde irundarraren gainetik pasa da eta 9 goleko aldea lortu du; bigarrenean, ordea, Bidasoak azken segunduan berdintzeko aukera izan du. Neurketa izugarria izan da gaurkoa.

Hilabete eta erdi itxaron behar izan du Bidasoak Artalekun jokatzeko. Aurrean ez du edonolako taldea izan, beti garaitzeko zaila den eta Manolo Cadenasek zuzentzen duen Leongo Ademarren aurka lehiatu da talde irundarra. Arraroa izan da Artalekuko harmailak hutsik ikustea, eta agian horrek zeriukusia izan du emaitzan; izan ere, hasieran askok neurketa galduta izango bazuten ere, Bidasoak kasta atera du eta neurketa berdintzeko zorian izan da azken segunduan.

Neurketari dagokionez, Leongo Ademar oso indartsu ekin dio neurketari, 0-3 aurreratu dira lehen hiru erasoetan eta Jacobo Cuetara hutsarte baten bidez neurketa gelditzera behartuta ikusi du bere burua. Hutsartetik atera eta hurrengo jokaldian, Julen Aginagaldek talde irundarraren lehen gola erdietsi du, baina beste bi kontraeraso azkarrekin, 2-5koa ezarri du Leongo Ademarrek. Ez hori bakarrik, defentsan zein erasoann Cadenasen taldeak bere horretan jarraitu du eta 2-8koarekin markagailuan, Bidasoak lehen zatiko bigarren hutsartea eskatu du 7.minutuan.

Gauzak ez dute hobera egin hutsartearen ostean, defentsako lanean, Tom Tesorierrek aurpegian kolpe bat eman dio Natan Suarez jokalariari eta epaileak zuzenean txartel gorria adierazi dio. Bi minutu jokalari bat gutxiagorekin jokatzeaz gain, neurketa guztirako defentsako jokalari garrantzitsua galdu du Bidasoak. Leongo Ademarri dena atera zaio lehen zati osoan, Bidasoak, ordea, lehen zati beltza jokatu du. Kanpoko taldea jokalari bat gutxiagorekin jokatu duenean, eraso onak landu dituzte, baina Slavic atezainak Caveroren eta Kauldi Odriozolaren saiakerak geratu ditu. Bitartean, Leandro Semedok, leondarren ezker-hegalekoak, 5 golekin, Ademarren abantaila handitzen joan da, 9 goleko diferentzia ere lortu du Lengo Ademarrek. Lehen zatiko amaieran, Gorka Nieto gaztea zelairatu du Cuetarak, minutu onak jokatu eta gol bat erdietsi du. Zenbait minututan hobekuntza nimiño bat atzeman da Bidasoan, sei goleko aldera hurbildu da, baina Leongo Ademarren erreakzio berri baten bidez, bi taldeak 13-22koarekin heldu dira atsedenaldira.

Bigarren zatian, ordea, neurketaren hastapena bestelakoa izan da. Bidasoaren defentsa ondo kokatu da kantxan, Xoan Ledok jaurtiketak geratzen hasi da eta Kauldik erdietsitako hiru golek, markagailua 16-22ra murriztera eraman dute. Lehen zatian Jacobo Cuetara izan bada neurketa hasi eta hutsartea eskatu duena, bigarren zatian, Manolo Cadenas izan da neurketa gelditu behar izan duena. Orotara, lehen hamaika minutuetan, Bidasoak 2-8ko partziala erdietsi du eta ezinezkoa zirudien garaipena, gero eta errealagoa bilakatzen hasi da (21-24).

Leongo Ademarren argiak guztiz itzali dira, Bidasoa erosoago sentitu da kantxan eta pixkanaka, azken 8 jardunaldietako jokoa berreskuratzen joan da. 7 gol egin dituen Gonzalo Perez Arce epaileak bi minutu kaleratu du eta Bidasoa abantaila hori gol batetara hurbiltzeko baliatu du (24-25, 18.minutuan). 20.minututik aurrera, norgehiagokak oso bero jarri da; izan ere, 53 minuturen ondoren, Donat Bartoken golaren bitartez, Bidasoak neurketa 26-26 berdindu du. 9 goleko diferentzia txikitu du Bidasoak.

Bidasoaren hobekuntza defentsan zentratu da, Matheus Da Silvak eta Nicolas Bonnanok sekulako lana burutu dute Semedo, Natan Suarez eta Tin Lucinen blokatzen. Hala ere, Leongo Ademarrek neurketa bukatzeko 5 minutu falta zirela, aire pixkat hartu eta 0-2 partziala eskuratu du. De la Saludek 7 metroko jaurtiketa sartu du eta eraso azkar baten bitartez, Rodrigo Salinasek gol batetara hurbildu du talde irundarra. Jokalari txiletarrak, 28.minutuan eta Leongo Ademarren atea hutsik zegoela, bere zelaitik ez du asmatu eta neurketa irabazteko erantzukizuna Leongo Ademarrengan utzi du. Hauek baloia galdu dute, azken erasoan, Sergio de la Saludek ezin izan du Slavic atezaina gainditu eta neurketa 28-29. 

JACOBO CUETARA: “ANAITASUNAREN KONTRAKO DERBIA BETI OSO PAREKATUA IZATEN DA”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “ANAITASUNAREN KONTRAKO DERBIA BETI OSO PAREKATUA IZATEN DA”

Bidasoa Irunen ortzirale honetan (martxoaren 29an) jasoko du etxean Anaitasuna, euskal derbia jokatzeko

Bidasoa Irun etxera bueltatuko da asteburu...

AGUSTINOS ALICANTE IZANEN DA BIDASOAREN AURKARIA ERREGE KOPAKO KANPORAKETAN
Eskubaloia

AGUSTINOS ALICANTE IZANEN DA BIDASOAREN AURKARIA ERREGE KOPAKO KANPORAKETAN

Apirilaren 10ean ospatuko dute bi taldeek hirugarren kanporaketa partida bakarrean

Agustinos Alicante izanen da Bidasoa Irunen aurkaria apirilaren 10ean...

BIDASOAK PORROTA JASO ZUEN NAVAN
Eskubaloia

BIDASOAK PORROTA JASO ZUEN NAVAN

Bigarren zatian aukera izan zuen talde horiak puntuak eskuratzeko, baina azkenik gol bakarrarengatik ihes egin zion garaipenak

Bidasoak ezin izan...

HONDARRIBIA ESKUBALOIAK BERE ZUZENDARITZA BATZORDEA BERRITU DU
Eskubaloia

HONDARRIBIA ESKUBALOIAK BERE ZUZENDARITZA BATZORDEA BERRITU DU

Ibilbide berri honetan, CD Bidasoako presidenteak, Gurutz Aginagaldek, bere babesa adierazi nahi izan du eta 2019ko udatik dauden harremanak...

JACOBO CUETARA: “SENDO AZALDU BEHAR GARA, DEFENTSAN ONGI EGON ETA KONSTANTE IZAN”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “SENDO AZALDU BEHAR GARA, DEFENTSAN ONGI EGON ETA KONSTANTE IZAN”

Bidasoa Irunek Viveros Herol BM Nava taldea bisitatuko du larunbatean 21:00etan

Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligari segida emanen dio asteburu...

BM BIDASOA IRUN EUSKADIKO JUBENIL TXAPELKETAKO TXAPELDUNORDE
Eskubaloia

BM BIDASOA IRUN EUSKADIKO JUBENIL TXAPELKETAKO TXAPELDUNORDE

Irundarrek Balonmano Barakaldo A taldea izan zuten aitzinean finalean, eta 24-23ko markagailuarekin irabazi zuten bizkaitarrek

Euskadiko Jubenil...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika