ABIAN DA HONDARRIBIKO EMAKUMEZKOEN VI.PALA TXAPELKETA

Larunbatean, Hondarribiko Soroeta pilotalekuan, seigarren edizioko lehen hiru neurketak jokatu ziren.

Emeki Elkarteak eta Hondarribiko Udalak antolatutako Emakumezkoen Pala Txapelketaren seigarren edizioko lehen neurketak jokatu ziren larunbatean. Soroetako pilotalekura jende andana hurbildu zen txapelketa berriko hastapeneko hiru neurketak zuzenean jarraitzeko asmoarekin. Xole Etxegia-Mirari Etxegia eta Edurne Osa-Amaia Gonzalez bikoteak izan ziren lehen jardunaldiko garaileak.

Neurketa lehiatu eta bizi batekin hasi zen aurtengo emakumezkoen pala txapelketa. Etxegia ahizpa goizuetarrak (Xole eta Mirari) eta Edurne Martiarena (Hondarribitarra) eta Idoia Karrera (Hendaiarra) aurrez aurre aritu ziren. Goizuetako bikotea, aurreko urteko txapeldunak eta bigarren urtez jarraian Txapela eskuratzeko faborito nagusiak, partidu zaila bereganatu zuten. Bi bikoteak oso ondo lehiatu ziren eta aldeak oso murritzak izan ziren. Azkenean, puntu bakar batengatik, Xole eta Mirari goizuetarrak 15-14 irabazi eta lehen puntua eskuratu zuten.

Zirrarra sortu zuen lehen neurketaren ondotik, Edurne Osa-Amaia Gonzalez eta Maite Mariezkurrena-Izaskun Ayorga nor baino nor gehiago aritu ziren. Edurne Osa zizurkildarrak eta Amaia Gonzalez andoaindarrak bigarren urtea dute txapelketan. Pasaden edizioan, ez zuten bikote bezala jokatu, aurten indarrak batzea adostu dute. Buruntzaldea eta Tolosaldeako bikotea Bidasoaldeakoa baino trebeagoa izan zen neurketan zehar, sendo 15-5 mendean hartu zituzten.

Jardunaldiko hirugarren eta azken neurketan, Edurne Osak eta Amaia Gonzalezek garaipena errepikatu zuten. Azken orduko baten ondorioz, bi neurketa jokatu behar izan zituzten, azkena Izaskun Amunarrizek eta Naroa Mentaberrik osatzen duten bikotearen aurka, Bidasoaldekoak hauek ere bai. Bigarren neurketako antzeko emaitzarekin bukatu zen neurketa, 15-4 garaitu zuten neurketa Edurne Osak eta Amaia Gonzalezek eta txapelketako bigarren puntua batu zuten. 

LESAKAKO 4 T´ERDIKO SAN FERMIN TXAPELKETAN PARTE HARTZEKO IZEN EMATE EPEA IREKI DUTE

Arkupe elkarteak antolatutako lehiaketa izanen da eta Benito Taintaren omenez eginen dute

Arkupe elkarteak San Ferminetako 4 t´erdiko Pilota Txapelketa...

IKER AMIANOK ARKUPE PILOTAREN ESKUZ BINAKAKO LEHEN TXAPELKETAKO FINALA JOKATUKO DU LANDAREKIN BATERA

Egurrola eta Calvo izanen dituzte arerio martxoaren 2an Lesakako udal pilotalekuan

Lesakako Arkupe pilota elkarteak lehen aldiz antolatu du eskuz...

MARIEZKURRENA MIRANDAK ETA AMUNARRIZ IZAGIRREK IRABAZI ZUTEN BIXI-BIXI PALA TXAPELKETA

Finalean Igiñiz Barrio eta Del Frade izan zuten aurkari eta 22-16ko markagailuarekin irabazi zieten

Bixi-Bixi emakume pala txapelketa azkarra...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika