ADRIAN CROWLEY, AGUR BIDASOA ETA ESKUBALOIARI
Eskubaloia

ADRIAN CROWLEY, AGUR BIDASOA ETA ESKUBALOIARI

Duela ordu gutxi eginiko agerraldian, Asobal Koparen ostean erretiroa hartuko duela iragarri du Adrian Crowley irundarrak.

Bizitza osoa eman du Bidasoan Adrian Crowleyk; 2002an kluban sartu zen, 2005ean lehen taldearekin entrenatu zuen lehendabizkoz eta 2006an debuta egin zuen. "Bidasotar eta irundar bezala nuen ametsa bete” zuelarik, gaurko egunean Bidasoa eta eskubaloia utziko duela iragarri du Adrian Crowleyk. Une onak eta txarrak bizi izan dituen jokalaria da; lesioak gainditu, eraberritu eta taldearekin batera, jauzi kualitatibo handia eman duena.

Esan bezala, 2005-2006 denboraldian Bidasoa eta Bartzelonaren arteko lehian estreinatu zen lehen taldearekin Crowley. 29-30 galdu zuen talde irundarrak, baina egun eta denboraldi horretako emanaldiak ez ziren oharkabean igaro. Portland San Antoniok 2006-2007 denboraldian fitxatu zuen eta Almerian urtebete utzita egon ondotik, 2011-2012 denboraldira arte talde nafarraren kamiseta defendatu zuen.

Bidasotar moduan egin duen bigarren garai hau "beste amets bat izan da, pabiloia beteta jokatuta. Zilarretik igotzea, beste kantxa batzuetara gure zaleak joanez, Championsa jokatu... Denborarekin guzti honi balioa emango diogu, ia ez baitugu denborarik izan hainbeste bizipenekin, gehienak, oso onak".

Crowleyk Bidasoa eta eskubaloia uzteko argudiak zintzoki azaldu ditu: Erabaki honetara eraman nauten hainbat gertaera izan dira. Pasatzen utzi ezin dudan lan aukera bat atera zait, hurrengo hilabeteetan bigarrenez aita izango naiz eta honekin guztiarekin mentalki ez dut neure burua hurrengo denboraldirako prest ikusten". Bidasoak kontratua berritzeko asmoa zuen, hala adierazi du jokalariak, baina “zoritxarrez ez nago berritzeko egoeran” argudiatu du. Berritzeko aukera emanagatik, Adrian Crowleyk Gurutz Aginagalde lehendakariari eta Bidasoa entitateari eskerrak eman nahi izan dizkio.

Eskerren artean, taldekideak, teknikariak, medikuak, zuzendaritzako kideak eta Artalekuko zalek gogoan nahi izan ditu: "Espainiako eskubaloiko onena. Beti egon dira gurekin. Zilarrean, ASOBALen, Championsen eta beti berdin etorri dira. Nire esker onik bereziena beraientzat da, oso ondo zaindu bainaute irundarra naizen aldetik”. Geratuko zaion pena bakarra Artalekun bertan agurra ez egitea izango da: “Artalekuko zaleei Artalekun bertan agur esaterik ez izatea da pena bakarra. Eskubaloiak, Bidasoak eta Irunek nirekin izan duten tratua eskertzeko”.

Crowleyk 235 partida jokatu ditu Sacyr ASOBAL ligan, eta 457 gol sartu ditu. EHF Champions Leaguen debutatu zuen Portland San Antoniorekin 2006/2007 denboraldian eta Iruñeko taldearekin 4 gol sartu zituen 10 partidatan, Errekopan (2009/2010 eta 2010/2011) 10 partida jokatu zituen eta 38 tanto sartu zituen. Bidasoa Irunekin VELUX EHF Champions Leagueko 12 partidak jokatu zituen (17 gol) eta EHF European Leagueko hirurak (6 gol) denboraldi honetan.

“Eskerrak guri ematea dagokigu”.

Bidasoako lehendakariak, Gurutz Aginagaldek, Adrian Crowleyrekin batera egin du agerraldia. Crowley entitateari eskerrak eman dion bezala, Aginagaldek gauza bera egin nahi izan du: “guri dagokigu eskerrak ematea. Adrianek Bidasoa den guztia bizi izan du, 2002an hasi eta une berezi batean itzuli zen. Zilarrezko Ohorezko Maila, igoerak, Europa, orain tituluen borrokan egotea… Harrobiko jokalaria definitu beharko bagenu, Adrianen irudia izan liteke".

Eskertuta baino gehiago, Aginagaldek Adrian Crowleyk Bidasoan bizitako une guztiak balioan jarri nahi izan ditu, baita Crowley jokalariarena ere: "oso eskertuta gaude kirol arloan eta klubari pertsonalki eman dion guztiarengatik, baina baita profesionalki ere, ez da ahaztu behar. Jokalari eta pertsona gisa duen kalitatea azpimarratu nahi dut. Kalitate hori, burua eta grina nagusi diren une zailetan egoten jakite hori, Adrianek ematen duen oreka hori oso garrantzitsua da ".

BIDASOAK LEONEN UTZI ZITUEN PUNTUAK
Eskubaloia

BIDASOAK LEONEN UTZI ZITUEN PUNTUAK

Jacobo Cuetararen mutilek ezin izan zuten Ademar Leon garaitu eta 33-32ko markagailuarekin galdu zuten bertan

Bidasoa Irunek 33-32ko...

JACOBO CUETARA: “LEON BIGARREN ITZULIKO TALDERIK ONENETAKOA DA, ETXEAN BATEZ ERE, ETA ZAILA IZANEN DA GARAIPENA LORTZEA”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “LEON BIGARREN ITZULIKO TALDERIK ONENETAKOA DA, ETXEAN BATEZ ERE, ETA ZAILA IZANEN DA GARAIPENA LORTZEA”

Bidasoa Irunek Ademar Leon bisitatuko du igande honetan, apirilaren 21ean, 17:00etan

Bidasoa Irunek Ademar Leonen kontrako partidua jokatuko du...

MUNDUKO ESKUBALOI TXAPELKETA IRUNEN OSPATUKO DA 2029AN
Eskubaloia

MUNDUKO ESKUBALOI TXAPELKETA IRUNEN OSPATUKO DA 2029AN

Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi Txapelketaren egoitza izendatu zuten atzo Parisen

Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi...

BIGARREN POSTUAN EGONKORTZEKO AITZINERA PAUSU BERRI BAT EMAN DU BIDASOAK
Eskubaloia

BIGARREN POSTUAN EGONKORTZEKO AITZINERA PAUSU BERRI BAT EMAN DU BIDASOAK

Blendio Sinfinen kontra 36-24ko emaitzarekin irabazi zuen talde horiak Artalekun

Bidasoa Irunek garaipena eskuratu zuen pasa den larunbatean etxean,...

JACOBO CUETARA: “GURE ERRENDIMENDUAREN ETA ZALEEN ARTEKO ELKARTASUNAK FRUITUAK EMAN BEHAR DITU”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “GURE ERRENDIMENDUAREN ETA ZALEEN ARTEKO ELKARTASUNAK FRUITUAK EMAN BEHAR DITU”

Aste lanpetu bati bukaera emateko, Bidasoa Irunek Blendio Sinfin taldea jasoko du bihar, apirilaren 13an, Artalekun

Aste gogorra izan du Bidasoa...

BIDASOA ERREGE KOPAKO AZKEN FASEAN
Eskubaloia

BIDASOA ERREGE KOPAKO AZKEN FASEAN

Fundacion Agustinos Alicante taldea gainditu zuen atzo talde horiak txapelketako hirugarren kanporaketan

Bidasoa Irun Errege Kopako azken faserako...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika