AIMAR OLAIZOLARI OMENALDIA EGIN ZIOTEN LARUNBATEAN KURPILEN

Bazkari batekin omendu zuten larunbatean Kurpil elkartekoek Goizuetako pilotaria

Lehengo larunbatean, azaroaren 6an, Aimar Olaizolari omenaldia egin zioten Kurpil elkartean, hauen 77. urteurrenarekin bat eginda. Hasiera batean eguerdiko 13etan hasi behar zen ekitaldia, azkenean ordu bat atzeratu zen. Elkarteko atean bildu ziren pilotariarekin, orduan, bazkide eta lagunak bazkari bat ospatzeko asmoarekin.

Eguerdiko ordu bietan egin zuen agerraldia Olaizola pilotariak Kurpilgo atean. Juanjo Aldako presidentearen hitzen ondotik, dantzari eta txistulariek goizuetarrari eskeinitako aurresku batekin hasiera eman zioten eguneko egitarauari. Jarraian, Aldakok oroigarri moduan prestatuta zuen lehendabiziko oparia eman zion Aimarri. Elkarteko zuzendaritzakoekin argazkiak atera zituzten gero, eta eguerdiko ekitaldiekin amaitzeko, mahaiaren bueltan bildu ziren hara gerturatu ziren bazkide eta lagun guztiak.

Aimarrek Kurpil elkatearekin duen harremana aitzinetik dator, izan ere, berak azpimarratu zuen moduan, “hemen egindako Txapeldunen afarira urte askotan etorri naiz eta antolatzen zuten jaialdian ere jokatu dut”. Beraz, omenaldiaz hitz egin ziotenean “ilusio handia” egin ziola aitortu zuen eta “oso eskertuta” dagoela, berarentzat “polita” baita hain pelotazale den elkarte batek bere ibilaldia aintzat hartzea.

Azken partida Goizuetan

Hurrengo larunbatean, azaroaren 13an, profesionaletako azken partida jokatuko du Aimar Olaizolak Goizuetan, bere jaioterrian, eta berak adierazi zuen moduan, “txuriz jauntziko naizen azkeneko aldia Goizuetan izatea ilusioa egiten dit”. Jende asko hurbilduko da seguruenik pilotariaren agurra ospatzera eta berarentzat hori polita izango dela esan zuen: “Azkeneko eguna polita izaten da beti. Espero dut egun horretan disfrutatzea”.

LESAKAKO 4 T´ERDIKO SAN FERMIN TXAPELKETAN PARTE HARTZEKO IZEN EMATE EPEA IREKI DUTE

Arkupe elkarteak antolatutako lehiaketa izanen da eta Benito Taintaren omenez eginen dute

Arkupe elkarteak San Ferminetako 4 t´erdiko Pilota Txapelketa...

IKER AMIANOK ARKUPE PILOTAREN ESKUZ BINAKAKO LEHEN TXAPELKETAKO FINALA JOKATUKO DU LANDAREKIN BATERA

Egurrola eta Calvo izanen dituzte arerio martxoaren 2an Lesakako udal pilotalekuan

Lesakako Arkupe pilota elkarteak lehen aldiz antolatu du eskuz...

MARIEZKURRENA MIRANDAK ETA AMUNARRIZ IZAGIRREK IRABAZI ZUTEN BIXI-BIXI PALA TXAPELKETA

Finalean Igiñiz Barrio eta Del Frade izan zuten aurkari eta 22-16ko markagailuarekin irabazi zieten

Bixi-Bixi emakume pala txapelketa azkarra...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika