AITOR ZULAIKA, BIHOTZ TXURI-BELTZ
Futbola

AITOR ZULAIKA, BIHOTZ TXURI-BELTZ

Real Union eta teknikari azpeitiarra urte batez elkarri lotzen dien kontratua luzatzeko akordiora iritsi dira. 

Aitor Zulaikak pasa den denboraldian Real Union suspertuarazi zuen, nortasuna eman zion taldeari eta 1.Federazio mailara sailkatzea lortu zuen. Iazko udan hasi zuen Real Unionekin bigarren aroa eta 2023ko ekainaren 23ra arte luzatuko du. Aurreko urteko sasioan, 14 neurketa irabazi, 9 galdu eta 3 berdindu zituen Real Unionek; alegia, saldo postiboarekin bukatu zuen urtea.

Igor Emery, Real Unioneko lehendakaria, pozik azaldu da lortutako akordioarekin, “Aitor Lagun Onaken hasi zenetik etengabeko hazkunde eta ikaskuntza prozesua bizi izan duen entrenatzailea da. Gainera, oso ondo ezagutzen du Real Unión, eta gure klubarekin oso identifikatuta dagoela erakutsi du bere lehen eta bigarren etapetan. Egunerokoan lan egiteko orduan transmititzen duen autoexijentzia eta grina, orain arte klubean lortutako emaitzekin batera, nahikoa arrazoi dira berarengan dugun konfiantza indartu nahi izateko”.

Igor Emery pozik eta Aitor Zulaika eskertuta. Prestatzaile azpeitiarrak begi onez ikusi du urte batez kontratua luzatzea historikoa da talde irundarrean: "oso gustura nago talde historiko bateko kide izateagatik. Gainera, oso pozik nago proiektu honetan parte hartzeaz”. Kluba aro berrian murgilduta dagoen honetan, azken asteetan Stadium Galen sortzen ari den giroa ere goraipatu nahi izan du Zulaikak, “oso harro gaude Real Unionen itxura berri honekin, zoragarria izaten ari da aurtengo denboraldian sortzen den giroa eta eskaintzen diguten laguntza”.

Taldea zuzentzeko esperientzia soberan 

Azpeitiko gizasemea delarik, Lagun Onak taldearekin izan zituen lehen futbol-harremanak. 2011-2012 denboraldian, Sestao Riverreko Jose Luis Riveraren teknikari laguntzailea izan zen eta urteberen ondoren, etxeko taldera itzuli zen kirol-zuzendari kargua betetzeko. Bulegoetatik, soropilara itzuli zen, berriro ere ezkerraldeko taldera eta bertan, nahiz eta igoera lortu ez, 2.B mailako II.multzoko txapelduna izan zen.

Sestao Riverrekin erdietsitako emaitzak ikusirik, Real Unionera iritsi zen 2014-2015 denboraldian. Urte hartan, Federazio Kopa irabazi eta 2.A mailara igotzeko play offetan sailkatu zuen talde txuri-beltza. Beste behin, play offetan kale egin zuen.

Denboraldi loriatsu horien ostean, Errealaren diziplinan murgildu zen Zulaika, Imanol Alguacilen esanetara. Oriotarra Sanseko entrenatzailea zen orduan eta Zulaika laguntzaile postua zuen. Halere, Errealak Asier Garitano kargugabetu eta Imanol Alguacil igoarazi zuenean, Aitor Zulaikak hartu zuen Erreala B-ren entrenatzaile kargua. 

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK
Futbola

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK

Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan

Real Unión Roca:...

REAL UNIONEK PORROTA JASO ZUEN PONFERRADINAREN KONTRA
Futbola

REAL UNIONEK PORROTA JASO ZUEN PONFERRADINAREN KONTRA

Talde txuribeltzak 2-1 galdu zuen Ponferradan eta orain, azken bi jardunaldiak gelditzen zaizkio maila mantentzeko helburua lortzeko

Real Unionek...

FRAN JUSTO: “ONGI ENTRENATU BEHAR DUGU, LASAI EGON ETA IGANDEAN LEHIATZERA ATERA”
Futbola

FRAN JUSTO: “ONGI ENTRENATU BEHAR DUGU, LASAI EGON ETA IGANDEAN LEHIATZERA ATERA”

Hiru jardunaldi bertzerik ez zaizkio gelditzen Real Unioni eta horietako lehena, igande honetan (maiatzaren 12an) ospatuko dute Ponferradinaren...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika