Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena
Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco...
02 Ira, 2022
Real Unionek igandean jokatuko du Atletico Balearesen aurka, arratsaldeko 20:00etan
Kopa Federazioko finaleko lehen neurketa irabazi ondoren, Real Unionek Ligako bigarren jardunaldiari aurre eginen dio asteburu honetan. Hain zuzen ere, txuribeltzek Mallorkara bidaiatu beharko dute bihar bertan jokatuko baitute Atletico Balearesen kontra. Hasiera batean, eguerdiko 12:00etan ospatu behar zen partida, baina tenperatura altuak direla eta arratsaldeko 20:00etan jokatuko da azkenean.
Atletico Baleares, dituzten baliabideengatik eta aurreko urteetan egindako lanagatik, “lehen postuetan egoteko faboritoetako bat” dela azpimarratu du Aitor Zulaikak gaurko prentsaurrekoan. “Izugarrizko plantilla egin dute eta orain taldea egiten ari dira, desberdina baita”, gaineratu du azpeitiarrak. Mallorkako taldeak aurreko astean Osasuna Promesasen aurka jokatu zuen eta hutsera berdindu zuen. Hala ere, Zulaikak aipatu duen moduan, Balearesek maila eman zuen eta beraien heldutasuna erakutsi zuten partidan: “Aurreko astean Taxoaren erakutsi zuten beraien heldutasuna. Hasiera ez hain ona egin ondoren, partiduari buelta eman zioten”.
Igandeko aurkariak “jokatzeko modu berezia” duela ere aipatu du Zulaikak eta “jokalari handiak” dituela baita ere. Honi aurre egiteko, Real Unioen bere “armekin” joango dela ziurtatu du, “inongo konplexurik gabe”.
Aste honetako entrenamenduei dagokionez, entrenatzaileak “desberdinak izan direla” argitu du: “Entrenamenduak desberdinak izan dira bi partidu genituelako. Motzagoak izan dira eta taktikoagoak”. Hala ere, taldea ongi dagoela adierazi du Aitor Zulaikak eta aurreko asteko jokalari guztiak prest daudela deialdirako: “Aurreko asteko baja berak ditugu, Jagoba Beobide eta Julian Luque. Gio Gagua zalantza izanen da azken momentura arte”.
Neurketa eguerdiko 12:00etan jokatu behar zen hasiera batean, baina tenperatura altuak direla eta, federazioak ordutegia aldatu egin du eta azkenean, Atletico Baleares eta Real Unionen arteko norgehiagoka igandeko arratsaldeko 20:00etan ospatuko da.
Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena
Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco...
Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker
Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia...
Irisgarritasun neurriak betetzeko igogailua instalatzeko eta berdegunea berritzeko inbertsioak aurreikusi ditu
Maiatzeko udal osoko bilkuran...
4 eta 14 urte bitarteko haurrek hartzen ahalko dute parte ekainaren 24tik 27ra eginen den topaketan
Osasunak udako futbol campusa antolatu du Donezteben,...
Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua jokatuko du bihar, azkena etxean, Fuenlabradaren kontra
Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua...