AITOR ZULAIKA: “IDEIAK ARGI DITUGU IGANDERA BEGIRA”
Futbola

AITOR ZULAIKA: “IDEIAK ARGI DITUGU IGANDERA BEGIRA”

Real Unionek UD Logroñes taldea jasoko du igandean Stadium Galen

Real Unionek igandean denboraldiko hirugarren jardunaldia jokatuko du Stadium Galen. Oraingoan UD Logroñes taldea jasotzea egokituko zaio, arratsaldeko 19:30ean. Nahiz eta garaipena eskuratzea zaila izanen den, Aitor Zulaika pozik dago aste honetan zehar egindako lanarekin eta “entrenamendu dinamika ona” izan dutela azpimarratu du.

Aurreko asteburuko berdinketaren ostean, Real Union segidan jarri zen igande honetako partidari begira. Atletico Baleares talde handia zela aipatu bazen ere, UD Logroñes are handiagoa da eta hauek garaitzea ere zaila izanen da. “Orain arte jokatu dituzten bi partidak ikusi ditut eta talde oso handia dela agerian da. Gimnastic-en aurka, beraien zelaian, izugarrizko partida egin zuten. Bilbao Athletic-en aurka ez ziren hain ondo ibili, baina hala ere talde handia da”, adierazi du Aitor Zulaikak. Gainera, “plantilla oso ona” duela eta “taldea oso landua” dagoela ere gaineratu du.

Hau kontuan izanik, talde txuribeltzak hauek gainditzeko prestaketak egin ditu astean zehar eta prestatzailearen hitzetan, “entrenamendu dinamika oso ona izaten ari gara. Gustora nago eta ideiak argi ditugu igandera begira”. Hamaikakoari dagokionez, “lesionatu asko ditugu eta zalantza asko neurketarako. Egia da nahi baino jende gutxiagorekin gaudela”, aipatu du Zulaikak. Hala ere, “horretarako gaude lanean, aurkariak ere aurrean talde handi bat izan dezan”, azpimarratu du entrenatzaileak azkenik.

Real Unionek beraz, eragozpen guzti hauek gainditu beharko ditu igandean etxean, eta bere mailarik onena erakutsi zelaian UD Logroñes bezalako talde handi baten aurrean puntuak irabazteko.

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN
Futbola

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN

Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko

Real Unionek 2-1 galdu...

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”
Futbola

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”

Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren

Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN
Futbola

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN

Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren

Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...

REAL UNIONEK BERTZE HIRU PUNTU BATU ZITUEN GALEN
Futbola

REAL UNIONEK BERTZE HIRU PUNTU BATU ZITUEN GALEN

Unionistas de Salamanca garaitu zuten etxean eta jeitsiera postuetatik aldentzen hasiak dira txuribeltzak

Real Unionek garaipen garrantitzusa lortu...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika