AITOR ZULAIKA: “OSO BIZIRIK GAUDE”
Futbola

AITOR ZULAIKA: “OSO BIZIRIK GAUDE”

Real Unionek DUX Internacional Madrid taldearen aurka jokatuko du igandean 17etan

Real Unionek denboraldi honetan kanpoan jokatuko duen azken partidua ospatuko du igandean, arratsaldeko 17etan. 35. jardunaldi honetan, DUX Internacional Madrid taldearen aurka aritu beharko da, Villaviciosa de Odonen. Nahiz eta aurkaria multzoko talderik onenetakoa izan, Aitor Zulaikak aipatu duen moduan, txuribeltzak “oso bizirik” daude oraindik.

Gaur goizean, partidu honen atarian Aitor Zulaikak egin duen prentsaurrekoan jakinarazi duenez, Real Unionek etxetik kanpo jokatuko duen azken neurketa izango da DUX taldearen kontrako hau. Hasiera batean, Extremaduraren aurkako norgehiagoka ere hitzartua zegoen, baina talde honen desagertzearen ondorioz, ez da jokatuko eta puntuak txuribeltzentzat izango dira. Horrela, hiru jardunaldi besterik ez zaizkie gelditzen irundarrei, eta horietako bakarra kanpoan, asteburu honetakoa alegia.

DUX taldearen inguruan ere mintzatu da entrenatzailea eta “teknikoki multzoko talderik onenetako bat” dela azpimarratu du. “Beraiek futbolaren inguruan duten idea garatzerako orduan, mentalki indartsuenetako bat da. Joku konbinatiboaren aldeko apustua egiten du”, gaineratu du azpeitiarrak. Aurkariak erakutsiko duen mailari aurre egiteko, Real Unionek “defentsiboki ideak oso garbi” eduki behar dituela esan du Zulaikak eta “baloiarekin guk ere min egin dezakegula erakutsi”. Villaviciosa de Odonen duten belar artifiziala ere aipatu du prestatzaileak, baina hau ez dela “jokatzeko aitzakirik” ere onartu du, “ikusi besterik ez dago nola jokatzen duten beraiek han”.

Astean zehar, partidu honi begira egindako prestaketak “ohikoak” izan direla jakinarazi du Aitor Zulaikak, nahiz eta aurreko asteko garaipenak “bizirik” egoten lagundu dien: “Garaipenaren ondoren, eta azken lau partiduetatik bi irabazi eta bat berdindu ostean, oso bizirik gaude. Helburu zail bat jarri genuen, baina hortik hurbil gaude eta lor dezakegula sinesten dugu. Hor zentratuta gaude erabat”.

Helburua play-off jokatzeko aukera ematen duten sailkapeneko postu horietan sartzea da, eta horretarako azken partiduak arrakastarekin gainditu beharko dituzte. Hala ere, Zulaikak adierazi duen moduan, taldea gogotsu dago eta hori lortzeko lanean jarraituko du buru-belarri.

FRAN JUSTO: “ETXEAN INDARTSUAK GARA ETA PARTIDU ONA EGIN BEHAR DUGU”
Futbola

FRAN JUSTO: “ETXEAN INDARTSUAK GARA ETA PARTIDU ONA EGIN BEHAR DUGU”

Real Unionek bihar, maiatzaren 4an, jasoko du Cultural y Deportiva Leonesa taldea (19:00), 1924ko Koparen garaipenaren mendeurrenean

Real Union ere...

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK
Futbola

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK

Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak

Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN
Futbola

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN

Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko

Real Unionek 2-1 galdu...

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”
Futbola

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”

Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren

Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika