AITOR ZULAIKA: “POSITIBO IZATEKO ARRAZOIAK BADITUGU”
Futbola

AITOR ZULAIKA: “POSITIBO IZATEKO ARRAZOIAK BADITUGU”

Real Unionek Amorebieta jaso beharko du igande honetan, eguerdiko 12:00etan, Stadium Galen

Real Unionek igandean Amorebietari egin beharko dio aurre Stadium Galen. Neurketa eguerdiko 12:00etan jokatuko da eta Aitor Zulaikaren mutilek jarrera positiboarekin ekingo diote denboraldiko zazpigarren jardunaldiari. Izan ere, astezkeneko Federazio Kopako emaitzak eta lesionatuen bilakaera onak bultzada bat eman die Ligako partiduak ere gainditzen saiatzeko.

Amorebietak berak igandeko norgehiagoka “borroka” moduan kalifikatu dutela jakinarazi du Aitor Zulaikak: “Amorebietak erran duen moduan, borroka zelai bat izanen da Gal. Nik uste dut Lehen Federazio mailako ohiko partidu bat izanen dela”. Argi dagoena da bi taldeak egoera berean iritsiko direla zazpigarren jardunaldi honetara. Izan ere, biek hiru neurketa galdu dituzte orain arte, bertze bi berdindu eta partida bakarra irabazi. Beraz, bai Zulaikaren mutilek baita Aritz Mujikarenak ere, garaipena eskuratzera aterako dira zelaira.

Aurkariaren inguruan, Real Unioneko entrenatzaileak “azken urteetako esentzia” duen taldea dela aipatu du, “baina aldatu” egin dela: “Bigarren mailara igo zen Amorebietaren esentzia bada, baina hasteko marrazkia aldatu dute eta jokalari estiloa ere aldatu dute. Orain joku zuzenaren gaitasuna dute, baina behetik ere ondo erabiltzen dute baloia. Horren adierazle dira hegalean jokatzen duten jokalariak”. Talde berri hau Zulaikarentzat “aberatsagoa” da gainera.

Honekin guztiarekin, “partidu zail bat izanen da, gure mailan denak diren bezalakoa”, onartu du prestatzaileak. Hala ere, talde txuribeltza itxaropentsu dago asteazkenean Federazio Kopako neurketan lortutako emaitza onarekin eta baita lesionatuta zeuden jokalarien bilakaerarekin: “Itxaropena dugu, asteazkenean irabazi genuelako eta lesionatuek tonu fisikoa hartzen ari direlako. Positibo izateko arrazoiak baditugu zentzu horretan, nahiz eta oraindik ere minutuekin jokatzen dugun”. Horrela, “partidu polit baten aurrean gaude, igandean eguerdiko 12:00etan Galen jokatuko dena”, bukatu du Zulaikak. 

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK
Futbola

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK

Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak

Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN
Futbola

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN

Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko

Real Unionek 2-1 galdu...

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”
Futbola

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”

Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren

Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN
Futbola

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN

Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren

Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika