ALDAI-CAPELLAN ETA ETXEGARAI-GAMINDE BIKOTEEK IRABAZI ZITUZTEN UDAKO TORNEOKO FINALERDIAK

Bi bikoteak aurrez aurre izanen dira Aitzurin abuztuaren 27ko final handian

Pasa den larunbatean, abuztuaren 13an, Laboral Kutxa Udako Torneoko finalerdiak jokatu ziren Hondarribiako Jostaldi pilotalekuan. Bertan, Amaia Aldai eta Andrea Capellan nagusitu ziren Olatz Arrizabalaga eta Uxue Osesen aurrean, 22-17ko markagailuarekin. Jaialdiko lehen partidan berriz, Maddalen Etxegarai eta Enara Gaminde bikoteak 22-7 irabazi zion Leire Garai eta Itxaso Erasuni.

Finalerdietako lehendabiziko partidan markagailu zabalarekin irabazi zuten Etxegarai eta Gamindek. Nahiz eta Garai-Erasun bikoteak ez zuen neurketa txarra jokatu, aurkariak izan ziren nagusi piloteoan eta egin zituzten tanto luzeetan. Azkenik, Oñati eta Laukizeko pilotariek ezin izan zituzten Etxegarai eta Gaminde garaitu eta hauentzat izan zen finalerako lehen txartela, 22-7ko markagailuarekin irabazi eta gero.

Bigarren finalerdia jokatuagoa izan zen. Partida lehiatua eta luzea izan zen Aldai-Capellan eta Arrizabalaga-Oses bikoteen artekoa. Markagailua bata eta bestearen alde txandakatzen joan zen eta sei berdinketa egin zituzten neurketa guztian zehar, azkenekoa hamazazpinakoa izanda. Azpimarratzekoa izan zen bi aurrelarien lana eta bi hauek emandako maila altua. Partida Aldaien sakeak erabaki zuen, izan ere, zortzi tanto sartu zizkion osotara Osesi lehen piloteoan. Azkenik, 22-17ko markagailuarekin irabazi zuten Aldaiek eta Capellanek.

Honen ondoren, abuztuaren 27an Zumaiako Aitzuri pilotalekuan jokatuko den final handian, Aldai-Capellan eta Etxegarai-Gaminde bikoteak izanen dira aurrez aurre.

LESAKAKO 4 T´ERDIKO SAN FERMIN TXAPELKETAN PARTE HARTZEKO IZEN EMATE EPEA IREKI DUTE

Arkupe elkarteak antolatutako lehiaketa izanen da eta Benito Taintaren omenez eginen dute

Arkupe elkarteak San Ferminetako 4 t´erdiko Pilota Txapelketa...

IKER AMIANOK ARKUPE PILOTAREN ESKUZ BINAKAKO LEHEN TXAPELKETAKO FINALA JOKATUKO DU LANDAREKIN BATERA

Egurrola eta Calvo izanen dituzte arerio martxoaren 2an Lesakako udal pilotalekuan

Lesakako Arkupe pilota elkarteak lehen aldiz antolatu du eskuz...

MARIEZKURRENA MIRANDAK ETA AMUNARRIZ IZAGIRREK IRABAZI ZUTEN BIXI-BIXI PALA TXAPELKETA

Finalean Igiñiz Barrio eta Del Frade izan zuten aurkari eta 22-16ko markagailuarekin irabazi zieten

Bixi-Bixi emakume pala txapelketa azkarra...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika