ALOÑA-MAITE ETA ITSASO-MAIDER BIKOTEAK SAILKATU DIRA EMAKUME PALA TXAPELKETAKO FINALERDIETARA

Maiatzaren 20an eman zioten hasiera Emeki Emakume Elkarteak antolatzen duten VIII. Emakume Pala Txapelketari

Zortzigarren aldiz antolatu du Emeki Emakume Elkarteak Emakume Pala Txapelketa. Pasa den larunbatean, maiatzaren 20an, eman zioten hasiera txapelketari Soroetan jokatu zen lehen jardunaldiarekin. Bertan, hiru bikote aritu ziren lehian eta horietatik, Aloña eta Maitek eta Itsasok eta Maiderrek osatutakoek lortu zuten finalerdietarako txartela.

A multzoko hiru bikoteek jokatu zuten pasa den larunbatean Emakume Pala Txapelketako lehen jardunaldia. Lehen partidan Xuxuna Otxoteko Zubieta eta Izaskun Amunarriz Izagirre eta Itsaso Igiñiz Barrio eta Maider Aginagalde Ugalde izan ziren aurrez aurre. Kasu honetan, lehen bikoteak irabazi zuen 15-9ko markagailuarekin. Bigarren partiduan berriz, Xuxunak eta Izaskunek 7-15 galdu zuten Aloña Zabala Irastorza eta Maite Mariezkurrena Mirandaren kontra. Hirugarren eta azken neurketan, Itsasok eta Maiderrek irabazi zuten, 14-15ko markagailu estuarekin, Aloña eta Maiteren aitzinean. Horrela, bikote bakoitzak partida bana irabazita eta bana galduta, aldeko tantoak kontuan hartuta, Aloñak eta Maitek eta Itsasok eta Maiderrek lortu zuten finalerdietarako txartela.

Heldu den maiatzaren 27an,11:00etatik aitzinera, B multzoko bertze hiru bikoteek jokatuko dute kanporaketa, Soroetako frontoian: Agurtzane Berastegi Aizpuruak eta Amaia Urkitza Azuetak, Irati Juanikorena Lakarrek eta Alaitz Badiola Odriozolak eta Nerea Urizar Urrutiak eta Laura Terrados Perezek. Lehen partidan, Agurtzane eta Amaia arituko dira Irati eta Alaitzen kontra. Bigarrenean, Agurtzane eta Amaia, Nerea eta Lauraren kontra. Eta azkenik, hirugarrenean, Irati eta Alaitz, Nerea eta Lauraren kontra.

Finalerdiak eta finala Jostaldin

Ekainaren 3an ospatuko da VIII. Emakume Pala Txapelketako finala Jostaldi pilotalekuan. Horren aitzinetik, finalerdiak ere ospatuko dira egun berean. Finalerdietan, alde batetik, A multzoko lehen sailkatua eta B multzoko bigarren sailkatua izanen dira aurrez aurre. Bertzetik, A multzoko bigarrena, B multzoko lehenaren kontra arituko da. Finalean berriz, finalerdietako bi irabazleek jokatuko dute txapelketa. 

LESAKAKO 4 T´ERDIKO SAN FERMIN TXAPELKETAN PARTE HARTZEKO IZEN EMATE EPEA IREKI DUTE

Arkupe elkarteak antolatutako lehiaketa izanen da eta Benito Taintaren omenez eginen dute

Arkupe elkarteak San Ferminetako 4 t´erdiko Pilota Txapelketa...

IKER AMIANOK ARKUPE PILOTAREN ESKUZ BINAKAKO LEHEN TXAPELKETAKO FINALA JOKATUKO DU LANDAREKIN BATERA

Egurrola eta Calvo izanen dituzte arerio martxoaren 2an Lesakako udal pilotalekuan

Lesakako Arkupe pilota elkarteak lehen aldiz antolatu du eskuz...

MARIEZKURRENA MIRANDAK ETA AMUNARRIZ IZAGIRREK IRABAZI ZUTEN BIXI-BIXI PALA TXAPELKETA

Finalean Igiñiz Barrio eta Del Frade izan zuten aurkari eta 22-16ko markagailuarekin irabazi zieten

Bixi-Bixi emakume pala txapelketa azkarra...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika