AMANE AREA VAZQUEZ ESPAINIAKO SELEKZIOAK HAUTATUTA

14 urte dituela eta infantil mailakoa izanik, Bidasoa XXI Waterpolo taldeko senior taldean jokatzen ari da.

Amane Area Vazquezen Bidasoa XXI Waterpolo Senior Taldean lortzen ari den errendimendua ez da ezerezean igaro. 14 urte dituelarik, Bidasoa XXI Waterpoloko talde gorenarekin ari da eta atzo bertan Espainiako Selekzioarekin hautatua zela jakin zuen.

Abenduaren 17tik 20ra bitartean, Malagan Espaniako Selekzio Infantilarekin arituko da, hau da, bere urteko onenekin hainbeste gogoko duen kirolean goi-mailako entrenamenduak jasoko ditu. Dudarik gabe, berri ezin hobea da bai Amane berarentzat, baita Bidasoa XXI taldearentzat ere.

Borja Furiok, Bidasoa XXI taldeko entrenatzaileak, “Amanerengatik oso pozik dagoela” adierazi du. Horrekin batera, aurtengo denboraldian emakumezkoen taldeak egiten ari den lana goraipatu nahi izan du, “zailtaasun guztiak gaindituta, nirekin entrenatzen dabiltzan jokalari guztiak lan izugarria egiten ari dira”.

Amanerekin batera, Euskadiko Federaziotik beste hiru jokalari hautatu ditu Espainiako selekzioak: Elaia Berecibar Zarate, Uxue Garate Rodriguez eta Hirune Varela Caballero.  

PORROTARIK GABEKO DENBORALDI HASIERA

C.D. Urgara Txingudi emakumezkoen taldeak 13-10 irabazi zion Sestaori lehia estu baten ondoren 

Lehengo...

DENBORALDIA BUKATZEKO, BRONTZEZKO DOMINA

Bidasoa XXI Waterpoloren nesken taldeak sekulako Espainiako Txapelketa jokatu du Valliranen. Ostiralean abiatu ziren bertara eta jokatu zuten lehen neurketan, Carthago talde murtziarra 10-0...

DENBORALDIKO LEHEN GARAIPENA BIDASOA XXI WATERPOLORENTZAT

Gol batengatik, 8-9, Donosti Waterpolo B-ri nagusitu zitzaion

Paco Yoldiko igerilekuan lortu du Eduardo Cortezek zuzentzen duen taldek denboraldiko lehen...

IARE KARRERA ESPANIAKO SELEKZIOKO TEKNIKARIEKIN ENTRENATZEKO DEITUTA

 Espainiako Federakuntzako teknikariek egingo duten teknifikazio probetan entrenatzeko deitu dute Bidasoa XXI Waterpolo taldeko atezaina den Iare...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika