01 Ots, 2023
Jokalari nafarrak ekainean bukatuko zuen bere kontratua, baina aldez aurretik joanen da Irunetik
Antxon Jaso ez da gehiago Real Uniongo jokalaria izanen. Real Union Klubak adierazi duenez, ekainean bukatuko zuen jokalari nafarrak talde txuribeltzarekin zuen kontratua, baina aldez aurretik joanen da Irunetik.
Aoizko jokalaria 2022ko uztailean iritsi zen Real Unionera Bilbao Athletic taldetik. 2022/23ko denboraldi honetan, guztira 18 neurketa jokatu ditu Jasok, Ligako hamabi, Errege Kopako bi eta Federazio Kopako lau. Klubetik eskerrak eman nahi izan dizkiote nafarrari bere profesionaltasunagatik eta zorte ona opa diote bere etorkizunean.
Talde txuribeltzak hutsera berdindu zuen etxean Cultural y Deportiva Leonesa taldearen kontra
Real Unionek hutsera berdindu zuen, pasa den...
Real Unionek bihar, maiatzaren 4an, jasoko du Cultural y Deportiva Leonesa taldea (19:00), 1924ko Koparen garaipenaren mendeurrenean
Real Union ere...
Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak
Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...