Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena
Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco...
04 Eka, 2021
Datorren denboraldian 1.Federazio mailan arituko diren 40 taldeak batzartu ziren Madrilen eta txapelketaren xehetasunak, bertatik bertara, ezagutu zituzten.
Orain artean ez genekiena, atzo 1.Federazio mailan arituko diren 40 taldeei. Espainiako Federazioak komunikatu zien. Txapelketa osatuko duten multzoak ezagututzera eman zuten, baita multzo bakoitza zein taldek osatuko dituzten. Adi, Real Unionen datorren denboraldia gogorra baino gogorragoa izango baita.
Aitor Zulaikaren taldeak 1.Federazio mailako lehen multzoan arituko da eta Espainiako futbolaren historian garrantzitsuak izan diren taldeak izango ditu aurkari: Ferroleko Racing, Coruñako Deportivo, Santanderreko Racing, Vigoko Celta B, Leongo Kulturala, Athletic B, Tudelano, Calahorra, U.D. Logroñes, Valladolid Promesas, Zamora, Unionistas, San Sebastian de los Reyes, Rayo Majadahonda, Madrilgo Internazionala, Talavera, Badajoz, Etxremadura eta S.D. Logroñes. Hiru talde euskaldunek birritan jokatuko dute elkarren aurka 1.Federazio mailan aurten; Athletic B-k, Tudelanok eta nola ez, Real Unionek.
Multzo bakoitzeko lehen sailkatua zuzenean igoko da Bigarren Mailara eta bigarren postutik bosgarren postura kanporaketa partidak jokatuko dira, gero beste multzoko irabazleen kontra joka dezaten. Kanporaketa horretatik, beste bi talde igoko dira. Jeitsierari dagokionez, guztira bost taldek galduko dute maila multzo bakoitzatik; beraz, Aitor Zulaikak zioena betetzen ari da. “Lortutako igoera pozgarria da, baina datorren denboraldian aurten eginiko lana bikoiztu beharko dugu”, adierazi zuen Tarazona gainditu, 1.Federazio mailako txartela lortu eta egun gutxira.
Bigarren multzoan, honako talde hauek lehiatuko dira: Sevilla Atletico, Betis B, Linares, Atletico Sanluqueño, San Fernando, Algeciras, Linense, Andorra, UCAM Murtzia, Alcoyano, Albacete, Real Madril Castilla, Atletico Baleares, Vila-Real B, Castellon, Tarragonako Gimnastic, Conella, Bartzelona B, Sabadell eta Llagostera.
Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena
Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco...
Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker
Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia...
Irisgarritasun neurriak betetzeko igogailua instalatzeko eta berdegunea berritzeko inbertsioak aurreikusi ditu
Maiatzeko udal osoko bilkuran...
4 eta 14 urte bitarteko haurrek hartzen ahalko dute parte ekainaren 24tik 27ra eginen den topaketan
Osasunak udako futbol campusa antolatu du Donezteben,...
Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua jokatuko du bihar, azkena etxean, Fuenlabradaren kontra
Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua...