LESAKAKO 4 T´ERDIKO SAN FERMIN TXAPELKETAN PARTE HARTZEKO IZEN EMATE EPEA IREKI DUTE
Arkupe elkarteak antolatutako lehiaketa izanen da eta Benito Taintaren omenez eginen dute
Arkupe elkarteak San Ferminetako 4 t´erdiko Pilota Txapelketa...
03 Urt, 2019
Hogeita hamabost minutu besterik ez zituen behar izan atzo Irujo-Barriola bikoteak Retegi eta Rezusta gainditzeko. Hendaiako Daniel Ugarte pilotalekuko zoru azkarrari etekina atera zion bikote nafarrak. Ondorioz, Eskuz Binakako Txapelketako sailkapenean gora egin du. Artola-Albisu eta Bengoetxea-Aretxabaleta bikoteekin berdinduta daude orain Irujo eta Barriola. Hiruna garaipen lortu dituzte bikoteok.
Juan Martínez de Irujo izan zen protagonista nagusi Hendaiako neurketan. 14 tanto egin zituen jokoan. Hasieratik egin zuen erasora, eta mendean izan zuen Julen Retegi aurrelaria. Rezustak kostata erakutsi zuen ezker fina, eta Barriolak asi izan zuen esperientzia Irujori beharrezko babesa eskaintzeko. Hendaiako garaipen argiak lehian sartu du berriro joan den urtean txapeldun izan zen bikotea.
Arkupe elkarteak antolatutako lehiaketa izanen da eta Benito Taintaren omenez eginen dute
Arkupe elkarteak San Ferminetako 4 t´erdiko Pilota Txapelketa...
Egurrola eta Calvo izanen dituzte arerio martxoaren 2an Lesakako udal pilotalekuan
Lesakako Arkupe pilota elkarteak lehen aldiz antolatu du eskuz...