“ARRAUNLARI GAZTEEN AURPEGIEK PIZTEN DIDATE LIGA BERRI BAT IRABAZTEKO ILUSIOA”
Arrauna

“ARRAUNLARI GAZTEEN AURPEGIEK PIZTEN DIDATE LIGA BERRI BAT IRABAZTEKO ILUSIOA”

Eusko Label Liga hastear denean eta Gipuzkoako Txapelketa jokatu aurretik, Ioseba Amunarriz, Hondarribiko Arraun Elkarteko patroiak, Antxeta Irratiko mikrofonak bisitatu ditu. 2002 urtetik ari da ‘Ama Guadalupekoa’ uren artean zuzentzen, 19.denboraldia beteko du aurten. Hondarribia Arraun Elkarteko azken urteak loriatsuak izan dira, norabide horretan jarraitu nahi du Amunarrizek sasoi honetan ere.

Lekeition Bandera eskuratu zuen Hondarribia Arraun Elkarteak. Esan dezakegu, beste behin, aurtengo denboraldian dena irabazteko hautagietako bat zaretela?

Esan dezakegu primeran entrenatzen ari garela. Lekeition oso ondo lehiatu ginen, baina hau oraindik hasi behar da. Ez dakigu ondo traineru bakoitzak zein prestakuntza daraman eta tentuz ibili behar gara horrekin. Bide onetik goaz, orain ikusi beharko dugu noraino irits gaitezkeen.

Lekeition arraun egitea beti da zaila eta berezia. Garaipena baino, taldeak utzitako sentsazioekin geratu zarete, ezta? 

Eremu polita bezain berezia da Lekeitio. Asko arraun egin behar da, olatu txar batek denbora asko ken diezazuke eta arraunketa asko sakondu behar da. Horretara joan ginen, gure arraunketa ahalik eta onenen eta sakon egitera trainerua azkar joan zedin. Luze joan zen estropada eta horrelakoetan, irabazteko, gauzak oso ondo egin behar dira. Ondo gauzatu genuen gure lana, estropada ona egin genuen eta prestaketa garrantzitsua gure aldera erori zen. Eusko Label Liga hasteko gutxi falta da, gauzak ondo egin behar dira eta denboraldi-aurrean banderak eskuratzea garrantzitsua izaten da.

Liga aurretik, Gipuzkoako Txapelketa jokatuko duzue asteburu honetan. Ondo iruditzen zaizu Eusko Label Ligako estropaden tartean jokatzen zen txapelketa hau aurreratzeko hartu den erabakia? 

Bai, ados gaude hartu duten erabakiarekin. Uztailean, hainbeste estropada jokatzen ditugun hilabetean, aste tartean horrelako txapelketa bat sartzeak karga asko ematen zion aste horri. Gipuzkoako Txapelketa aurreratzearekin batera, denborak hobe kontrola ditzakegu eta dosifikazio puntu bat lortu ere. Egia da azkar iritsi zaigula lehen txapelketa ofizialaren data, baina txapelketa den heinean, jokatzera eta irabaztera joango gara.

Lehen txapelketa ofizial honetan maila ona ematea garrantzitsua izango da denboraldia prestatzeko? 

Txapelketa guztietan gustatzen zaigu azkar eta aurreneko postuetan aritzea. Gainera, Gipuzkoako Txapelketan ikusita zer nolako maila dagoen, ilusio handia dugu igandean bandera irabazteko. Txapelketak beti dira garrantzitsuak eta Donostian ahalik eta azkar ibiltzera joango gara.

Aurtengo Eusko Label Ligako arerioak zein mailatan ikusten dituzu? 

Aurreko urteen antzera. 6 bat traineruko multzo handi batek estropadak irabazteagatik borrokatuko du eta bi ontzi galiziarrak arreta handiz jarraitu beharko ditugu. Galizian jokatuko diren lehen bi estropadak oso garrantzitsuak izango dira ligako lehia ez galtzeko. Akats txiki batek postu asko galtzera eraman zaitzake, aurreko denboraldiko akatsa saihestu behar dugu. Nire ustez, Eusko Label Ligako estropada guztietan akats gutxien egiten dituen taldeak irabaziko du aurtengo Koroa.

Dena irabazi ostean, zerk motibatzen zaitu denboraldi berri bat hasteko?

Eskifaia gaztea da, beraiek pizten dute ilusioa. Arraunean egiteagatik eta irabazteagatik duten grinak kutsatu egiten zaitu. Azken urteetan Kontxako Estropadak irabazi ditugu, baina badago jendea Eusko Label Ligarik irabazi ez duena. Aurreko urtean gutxigatik ez genuen lortu liga irabaztea eta beren aurpegiak ikusteak ilusioa eragiten dizu beste urte batez garaikurra lortzen saiatzeko. Liga berri bat irabazteko, beraien aurpegiek ilusionatzen naute ni.

Aurten, orduan, helburu nagusia liga izango da. Kontxa ahaztu gabe…

Bai, hala da. Arrauneko olinpiada Kontxako Estropada da eta irabaztea beti dugu xede. Hori lortzeko, Ligan erakutsi beharreko erregulartasuna lagungarria zaigu. Aurten, aurreko urteen antzera, estropada guztien lehian egon nahi dugu. Estropadaz estropadaz.

Gaur egun, bolada bikainean dago Hondarribia Arraun Elkartea, baina taldeen egoerak ziklikoak dira. Horregatik, ondo baloratu beharra dago azken urteetan Hondarribia Arraun Elkarteak hartutako norabidea: 

Denbora asko daramagu oso maila altua eskaintzen. Klubaren lana eta filosofia aitortu behar da. Argi dugu non gaudean, norantza joan behar garen eta horrek ahalbidetzen du azken urteetako maila ematea.

SANTIAGOTARRAKEKO ARRAUNLARIEK SEI GARAIPEN ESKURATU ZITUZTEN AULKI MUGIKORREKO GIPUZKOAKO LIGAKO LEHEN ESTROPADAN
Arrauna

SANTIAGOTARRAKEKO ARRAUNLARIEK SEI GARAIPEN ESKURATU ZITUZTEN AULKI MUGIKORREKO GIPUZKOAKO LIGAKO LEHEN ESTROPADAN

Klub bereko piraguistek ere arrakastaz bukatu zituzten asteburuan jokatutako Bizkaiako eta Gipuzkoako txapelketak

Gipuzkoako aulki mugikorreko Liga...

MIKEL LAGUARDIA ETA INHAR ROMANO ESPAINIAKO KADETE MAILAKO TXAPELDUNORDEAK
Arrauna

MIKEL LAGUARDIA ETA INHAR ROMANO ESPAINIAKO KADETE MAILAKO TXAPELDUNORDEAK

Ourensen ospatu zen aulki mugikorreko distantzia luzeko Espainiako Txapelketa

Santiagotarrak taldeko arraunlariek aulki mugikorreko distantzia...

SEI GARAIPEN LORTU ZITUEN SANTIAGOTARRAK TALDEAK EUSKADIKO AULKI MUGIKORREKO TXAPELKETAN
Arrauna

SEI GARAIPEN LORTU ZITUEN SANTIAGOTARRAK TALDEAK EUSKADIKO AULKI MUGIKORREKO TXAPELKETAN

Hondarribia Arraun Elkarteak antolatu zuen aulki mugikorreko Euskadiko Txapelketako azken jardunaldia

Euskadiko aulki mugikorreko...

HONDARRIBIA GARAILE GIPUZKOAKO TXAPELKETAREN HIRUGARREN JARDUNALDIAN
Arrauna

HONDARRIBIA GARAILE GIPUZKOAKO TXAPELKETAREN HIRUGARREN JARDUNALDIAN

Orioren aitzinetik helmugaratu zen Hondarribiako klubeko zortzikotea

Aulki mugikorreko Gipuzkoako distantzia luzeko txapelketaren hirugarren...

AULKI MUGIKORREKO BIGARREN JARDUNALDIA JOKATUKO DA IGANDEAN BIDASOAN
Arrauna

AULKI MUGIKORREKO BIGARREN JARDUNALDIA JOKATUKO DA IGANDEAN BIDASOAN

Bidasoa ibaia protagonista izan zen pasa den asteburuan ere, Ur Bizietako Euskadiko Kopa jokatu baitzen bertan

Aulki mugikorreko arraunlariek...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika