Alex Mozas izanen da heldu den denboraldiko Bidasoa Irungo entrenatzailea eta Javi Campo, Nacho Torrescusa eta Jorge Martinezekin batera lan eginen...
08 Eka, 2022
Etxebarriako jokalariak aurre-akordio bat sinatu du Bidasoarekin eta hurrengo hiru denboraldietan bertan jokatuko duela iragarri du klubak
Bidasoa Klubak atzo jakinarazi zuenez, Asier Nieto, orain arte Bada Huescako jokalaria, talde irundarrean jokatuko du hurrengo hiru denboraldietan. Kluba eta Nieto aurre-akordio batera iritsi dira eta horren ondorioz, hiru urteko kontratua sinatu berri du Gorka Nietoren anaiak Bidasoarekin.
Nieto azken lau denboraldietan Bada Huesca taldean jokatu du, baita Espainiako harrobiko selekzioarekin ere. Jubenil mailan, 2015eko Errusiako Munduko Txapelketan laugarren izan zen, 2016ko Danimarkako Europako Junior Txapelketan urrezko domina eskuratu zuen, baita 2017ko Aljerian jokatu zen Junior Munduko Txapelketan ere. Hilabete honetan gainera, ekainaren 27tik uztailaren 6ra bitarte, selekzioarekin Oranen (Aljeria) egongo da Mediterranear Jokoetan, Kauldi Odriozolarekin batera.
Bidasoan aritzen den Gorka Nietoren anaia, Basaurin hasi zen eskubaloian lehen urratsak ematen, eta Barakaldora joan zen gero, Zilarrezko Ohorezko Mailan jokatzera. 2015ean BM Torrelavegarekin sinatu zuen kontratua eta hurrengo urtean, Secin Grupo Alcobendasen egon zen. 2018an berriz, ASOBAL Ligara igo zen Bada Huescaren eskutik eta bertan eman ditu azken lau urtean. Denboraldi hauetan 110 partida jokatu ditu Asobalen eta 262 gol sartu ditu guztira.
Jacobo Cuetara oso pozik azaldu da fitxaketa berri onekin eta jokalariak izan duen bilakaera goraipatu nahi izan du: “Oso pozik gaude hazten ari den jokalari bat fitxatu dugulako, Sacyr ASOBAL Ligan bilakaera oso azkarra izaten ari dena, erasoan zein defentsan ekarpen handia egin dezakeena”. Datorren denboraldiari begira, “jokalari garrantzitsua” izan daitekeela ere onartu du entrenatzaileak.
Alex Mozas izanen da heldu den denboraldiko Bidasoa Irungo entrenatzailea eta Javi Campo, Nacho Torrescusa eta Jorge Martinezekin batera lan eginen...
Sanchezi laguntzen, Eñaut Uruñuela egonen da bigarren entrenatzaile moduan eta Yon Gomezek atezainekin eginen du lan
CD Bidasoak eta Hondarribia...
Gorka Nietok, Eneko Furundarenak, Asier Iribarrek eta Julen Mujikak Finlandiaren kontra bi lagunarteko jokatuko dituzte aste honetan
Bidasoa Irungo...
Euskal Herri osotik etorritako sei taldek hartuko dute parte txapelketan
III. San Martzial Senior Nesken Eskubaloi Torneoa ospatuko da bihar, ekainaren...
CD Bidasoak, bi urteren buruan, aukera izanen du bi jokalariak berreskuratzeko
CD Bidasoak jakinarazi duenez, Ohorezko Mailako EON Horneo Alicante...
Barçaren kontra 28-32 galdu ondotik, denboraldia agurtu zuen talde horiak
Bidasoa Irunek ezin izan zuen Barça garaitu Errege Kopako finalerdietan....