Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan
Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...
08 Api, 2022
Bidasoak Artalekun jokatuko du bihar Nava taldearen aurka arratsaldeko 18:30ean
Bidasoa bueltan da Irunen eta Asobal Ligari berriz ere ekiteko prest dago. Hain zuzen ere, bihar jokatuko du liga honetako 23. jardunaldia Nava taldearen aurka. Irundarrak etxean arituko dira oraingoan, zaleen babesarekin. Partidua arratsaldeko 18:30ean izango da.
Europako txapelketari agur esanda, Asobal Ligako lehiaketa Artalekun egongo da asteburu honetan. Bidasoak borrokan jarraitu beharko du txapelketa honetan, hurrengo denboraldiari begira, puntuak gehitu eta Europan jokatzeko txartela lortzeko. Horretarako, bihar aukera berri bat izango du eta hori Navaren aurkako neurketa izango da. Jacobo Cuetara entrenatzaileak aipatu duen moduan, “gero eta gutxiago geratzen da, eta gero eta garrantzitsuagoak dira azken partidu hauek. Berdinduta gaude Granollersekin eta ematen duenez, ez dugu galtzeko aukerarik. Ahalik eta puntu gehien lortzea izan behar da gure helburua”.
Aurkariari buruz, Cuetarak onartu du “azken aldian fitxaketa berriak egin dituzte. Gainera, deskantsatuagoak egongo dira, eta neurketa prestatzeko denbora gehiago izan dute. Hala ere, hilabete bat daramate lehiatu gabe eta hori ere gure alde izan daiteke”. Gainera, “partidu garrantzitsuak jokatu ditugu eta oso berdinduta amaitu dugu aurkari zailen aurrean. Horrek talde bezala sendotzen gaitu”, gehitu du prestatzaileak.
Etxeko taldearen inguruan ere “hobetu dezakegu eta neke gutxiago eduki. Hurrengo asteetan, ziur aski, Azkue eta Cavero bueltan izango ditugu eta Kauldi ere hobetuko da”, aitortu du entrenatzaileak, eta gelditzen zaizkien azken neurketa hauetan, beraien helburu nagusia zein den ere argi dutela azaldu du Cuetarak: “Partidu bakoitzean zentratu behar gara eta ikusiko dugu zer nolako jokoa erakusten dugun Granollersek eta biok. Garrantzitsuena atzetik distantzia mantentzea da. Europan jokatzeko txartela ziurtatzea da helburua nagusia, eta horretarako hirugarren postua mantendu behar dugu”.
Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan
Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...
Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du asteburuan, denboraldiari bukaera emateko
Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du...
Cuencak 29-26ko markagailuarekin irabaztea irabazi zion talde horiari, Plenitude ASOBAL Ligan segitzeko helburua lortuz
Bidasoa Irunek galdu egin...
Kadete mailako gizonezkoak Kantabrian egonen dira asteburuan B multzoan Sektore Fasea jokatzen
Zaisa Bidasoa Irun, Bidasoako kadete mailako gizonezkoak,...
Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligako azken jardunaldia jokatuko du, Cuencaren kontra eta matematikoki txapeldunordetza lortuta
Plenitude ASOBAL...
Puerto Saguntoren kontra irabazita, talde irundarrak matematikoki lortu du bigarren postuan sailkatzea, baita Europako txapelketarako sarbidea...