Jardunaldiak maiatzaren 21ean, 23an, 28an eta 30ean ospatuko dira Artalekun
CD Bidasoak ate irekiko saioak eginen ditu 2011 eta 2012 urte artean jaiotako...
20 Mai, 2019 Irun, Balonmano, Liga Asobal, Bidasoa-Irun, Balonmano Logroño La Rioja
Denboraldia amaitzeko jardunaldi baten faltan, Bidasoak Logroñon historia egin du garaipenaren bitartez Asobal Ligako bigarren postua ziurtatu eta gero. 1993-1994 urtetik horrelakorik lortzen ez zenik
26– BM. Logroño La Rioja (15+11): Sergey Hernández (p), Ilic (4), Javier Muñoz (5,1p), Moreira (3), Kukic (4), Del Arco (2), Garciandia (4), Sánchez Migallón, Balenciaga (3), Fekete (1) y Scott.
28– Bidasoa Irun (13+15): Xoán Ledo (p)(1), Cavero (2), Mikel Zabala, Iker Serrano, Paco Barthe (5), Tesoriere, Seri (4), Kauldi (4,1p), Esteban Salinas (1), De la Salud (4), Leo Renaud (5) y Rodrigo Salinas (2).
Bidasoak Asobal Ligako bigarren sailkatu bezala denboraldia bukatzea ziurtatu du etxetik kanpo ligako hirugarrena den Balonmano Logroño La Rioja 26-28 mendean hartuz. Bidasoako 300 zale inguru bertaratu ziren Errioxara eta sekulako jaia antolatu zuten norgehiagoka bukatu eta gutxira.
Etxeko taldea abiada bortitzean hasi zuen norgehiagoka eta azkar 3-0eko partziala lortu zuen. Jacobok argi ikusi zuen neurketa gelditu beharra zuela eta zortzigarren minutuan markagailuak 6-3 adierazten zuela hutsartea eskatu zuen. Ordutik aurrera, Bidasoak lau gol atzetik egon bazen ere, errentak gol batetara murriztea lortu zuen (10-9, 19.minutuan). Baina atsedenaldira iritsi aurretik, Balonmano Logroño La Riojak bi gol errenkadan sartu zituen eta beraz, dena jokatzeke aldageletara 15-13koarekin joan ziren bi taldeak.
Bigarren zatiko aginte makila berriro ere etxeko taldeak hartu zuen. Neurketa irabaztera irten ziren, horrela, lehen zatian izandako errenta nagusia gainditu zuten bost goleko errenta lortuz (21-16, 39.min). Hala ere, Bidasoak buru hotz zuela bere lana egiten jarraitu du eta 22-17koaren ondoren, Paco Barthe ikusgarri baten gidaritzapean eta Xoan Ledo seguru bati esker markagailua irauli zuen. 1-9ko partzial ikaragarri bat erdietsi zuten Jacobo Cuetararen mutilek eta partiduan zehar lehen aldiz, 23-25 aurretik jarri ziren markagailuan. Hamar minutu geratzen ziren neurketa bukatzeko eta bi goleko errenta bikain kudeatu zuten irundarrek amaieran 26-28koarekin partidua bukatzeko.
Garaipen honekin, Bidasoak bigarren itzulian etxetik kanpo jokatutako neurketa guztiak irabazi ditu, 43 puntu eskuratzera iritsi da eta 40 punturekin Balonmano Logroño La Rioja atzean uzten du matematikoki Asobal Ligako bigarren postua matematikoki lortuta. Txapeldunordea bada ere, bigarren postu honek txapeldunaren zaporea uzten du.
Jardunaldiak maiatzaren 21ean, 23an, 28an eta 30ean ospatuko dira Artalekun
CD Bidasoak ate irekiko saioak eginen ditu 2011 eta 2012 urte artean jaiotako...
Bidasoak Puerto Sagunto jasoko du larunbatean (maiatzaren 18an) Artalekun, etxean jokatuko duen azken partiduan
Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL...
Maiatzaren 31n ospatuko da neurketa Jaengo Olivo Arenan
Bidasoa Irunek ID Energy Caserio Ciudad Real taldearen kontra jokatuko du 2023/2024 Errege Kopako...
Talde horiaren hamazazpigarren partehartzea izanen da EHF European Leaguen
Bidasoa Irunek pasa den asteburuan lortu zuen aurtengo denboraldiko helburu...
Emakumezkoen eskubaloia maila guztietan indartzeko erronka duela argitu du klubak
C.D. Bidasoak emakumezkoen eskubaloiarekin zuen zor historikoa...
Talde irundarrak 32-29 galdu zuen eta txapeldunordetza irabazteko lehen aukera galdu zuen
Bidasoak Bada Huescaren kontra galdu egin zuen pasa den...