ASTEBURU TRAKETSA WATERPOLOAN

 Bidasoa XXI Waterpolo taldeak bi porrot jasan ditu asteburuan; emakumezkoetan, 8-6 Azkartzaren aurka eta gizonezkoetan, 8-9 Sestaoren kontra. 

Ez da Bidasoa XXI Waterpolo taldearen asteburua izan honakoa. Berri onak ematera ohituak gintuzten arren, asteburu honetan, bi taldeek beren neurketetan kale egin zuten. EH Kopako bigarren fasean, beraz, ez dute nahi beste gozatu. Gizonezkoen taldeak seigarren postuan bukatu du eta emakumezkoen taldeak, momentuz, datorren astean garaipen bat behar-beharrezkoa izango dute final-erdietara igaro nahi badute.

Emakumezkoek Askartzaren aurka etxetik kanpo jokatu zuten larunbatean. Neurketa zaila zela aurreikusten zuten, Askartza maila ona ematen ari den taldea da eta horri irundarren bajak gehitu behar zitzaizkion. Bost kadeteekin bidaiatu zuen Bidasoa XXI lehen taldeak Leioa aldera EH Kopako bigarren faseko estreinuko neurketa jokatzeko. Hasieratik, neurketa maldan gora hasi zitzaien, etxeko taldea 2-0 jarri baitzen aurretik markagailuean. Bidasoa XXI-i asko kostatu zitzaion neurketan sartzea, erasoan egiten zituzten saiakerak Askartzako defentsak zapuzten zituen eta jokoaren irakurketa ona eginda, etxekoek penalizazioak eta penaltiak baliatuta markagailuan aldentzen joan ziren. Bidasoa XXI-k amore eman ezean, lanean jarraitu zuen, Borja Furiók zuzentzen dituen jokalariak bi goletara hurbildu ziren (8-6), baina Askartzak garaipena eskuratzeko lanetan aldea ondo kudeatu zuen. Galdu arren, Bidasoa XXI-ek oraindik aukerak ditu multzoko lehen bezala bukatu eta EH Kopako amaierako fasean sailkatzeko. Horretarako, bai ala bai, garaipena erdietsi beharko dute.

Gizonezkoen neurketari dagokionez, EH Kopako bosgarren postuaren lehian jardun ziren larunbatean. Laugarren aldiz jarraian, Azken Portuko igerilekuan aritu ziren, eta bigarrenez, gol batengatik galdu zuten neurketa. Aitortu beharra dago, talde irundarrak, bigarren fase honetan, bere ohiko maila baino gorago dauden taldeak jaso dituela. Beraz, galdu arren, Bidasoa XXI talda osatzen duten ordezkariak pozik daude mutilek burutatuko lanarekin. EH Kopako seigarren postuan bukatu dute Sestaoren aurka 8-9 kale egin ostean. Prestaketa ona izan da EH Kopakoa; izan ere, urtarriletik aurrera liga hasiko dutenez, estrategiak eta defentsak ondo zehazteko baliagarria izan zaie. 

PORROTARIK GABEKO DENBORALDI HASIERA

C.D. Urgara Txingudi emakumezkoen taldeak 13-10 irabazi zion Sestaori lehia estu baten ondoren 

Lehengo...

DENBORALDIA BUKATZEKO, BRONTZEZKO DOMINA

Bidasoa XXI Waterpoloren nesken taldeak sekulako Espainiako Txapelketa jokatu du Valliranen. Ostiralean abiatu ziren bertara eta jokatu zuten lehen neurketan, Carthago talde murtziarra 10-0...

DENBORALDIKO LEHEN GARAIPENA BIDASOA XXI WATERPOLORENTZAT

Gol batengatik, 8-9, Donosti Waterpolo B-ri nagusitu zitzaion

Paco Yoldiko igerilekuan lortu du Eduardo Cortezek zuzentzen duen taldek denboraldiko lehen...

IARE KARRERA ESPANIAKO SELEKZIOKO TEKNIKARIEKIN ENTRENATZEKO DEITUTA

 Espainiako Federakuntzako teknikariek egingo duten teknifikazio probetan entrenatzeko deitu dute Bidasoa XXI Waterpolo taldeko atezaina den Iare...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika