11 Api, 2017
Superdibisoetan ari diren Leka Eneako bi taldeek galdu dute asteburuan. Ostiral arratsaldean, gizonezkoen taldeak ezustekoa hartu zuen Sonia Etxazarreta teknifikazio zentroan, 1-4 galdu baitzuen San Sebastian de los Reyesen kontra. Porrota mingarria izan arren, Europarako txartela ematen duten postuetan jarraitzen du Leka Eneak. Bosgarren tokian dago Superdibisioko sailkapenean.
Emakumeen talde nagusiak ere etxean jokatu zuen, igande goizean. Mailari eusteko lehian dagoen Santa Eularia hartu zuen, eta 2-4 galdu zuen. Ondorioz, Europako postuei agur esan behar izan die. Zazpigarren edo zortzigarren postuan amaituko du Leka Eneak aurtengo liga. Neurketa bakarra falta zaio sasoia amaitzeko.
Hirugarrenez jarraian, Lekaenea Mahai Tenis taldeak Champions League txapelketa jokatu du.
Lekaenea Mahai Tenis taldea Champions...
Lekaenea Mahai Tenis Klubeko bi taldeak lehen faseko azken neurketak jokatu zituzten. Emakumezkoen taldeak garaipena erdietsi zuen; gizonezkoenak, ostera, porrota...
Lakenea Mahai Teniseko emakumezkoen taldeak sailkapenean aurrera egiteko puntu baliotsua eskuratu zuen Girbau Vic liderraren aurka. Gizonezkoek galdu eta hirugarren...
Espainiako Ohorezko Mailako emakumezkoen kontzentrazio-jardunaldia jaso du Irungo Sonia Etxazarreta kirol-zentroak. Lekaenea Mahai Tenisek Jaenen aurka berdindu eta...