ASTEBURUAN PLENO
Mahai Tenisa

ASTEBURUAN PLENO

Lekaenea Mahai Tenis Klubeko Espainiako gorengo mailan lehiatzen diren bi taldeak garaipena eskuratu zuten Sonia Etxazarreta Kirol Gunean eta sailkapenean lider mantentzen dira biak

Sonia Etxazarretak garaipen sendoz jositako asteburua bizitu zuen. Emakumezkoen taldeak Rivasen aurka arazorik gabe 4-0 irabazi zuten, gizonezkoek ordea zailtasun gehiago izan zituzten Vincios taldea garaitzeko, 4-2koa izan zen azken emaitza.

Emakumezkoek sendo ekin zioten euren neurketari, Maria Xiao, Roxana Iamendi eta Jin Zhang zelairatu zituen etxeko taldeak eta maisatusun handiarekinSofia Barbari, Eden Offiongi eta Maria Lopezi. Lehen neurketan Maria Xiaok 3-0 garaitu zuen Offiong, eta bakarkako beste bi setetan 3-0 gailendu ziren Lekaeneako jokalariak. Neurketa bideratuta zuten etxekoek eta binakako neurketan norgehiagoka borobildu zuten azkeneko 4-0ekoa adieraziz markagailuan.

Gizonezko taldearen kasuan, gidoiak euren taldeekin bera izan zen. Pontevedrako Vincios taldea jasotzen zuten, Lekaenearen atzetik zegoen taldea zen eta puntuetan berdintzeko asmoarekin heldu ziren Irunera. Puntuak Hampus Soderlunden bidez iritsi ziren, Martin Pintos eta Dymytro Pysar 3-0 eta 3-2 garaitu zituen; eta Endika Diazen bidez ere, euskaldunak 3-1 eta 3-2 garaitu zituen Pysar eta Andre Felipe Coelho. Azken emaitza 4-2koa izan zen, emakumezko taldeak baino zailtasun gehiago izan zituzten, baina azkenean bi puntu berri gehitzeko aukera izan zuten.

Gauzak horrela, bi taldeek Espainiako Superdibisioetako liderrak izaten jarraitzen dute eta emakumezkoen kasuan neurketa bat gutxiagorekin. Argi dago denboraldi honetan bi taldeek Champions Leaguea jokatzearen ondorioetako bat taldearen kalitatea indartzen ari dela eta Espainiako Ligetan geroz eta sendoago jokatzeko konfiantza hartu dutela.  

BESTE BEHIN, CHAMPIONSEN
Mahai Tenisa

BESTE BEHIN, CHAMPIONSEN

Hirugarrenez jarraian, Lekaenea Mahai Tenis taldeak Champions League txapelketa jokatu du.

Lekaenea Mahai Tenis taldea Champions...

JARDUNALDI GAZI GOZOA
Mahai Tenisa

JARDUNALDI GAZI GOZOA

Lekaenea Mahai Tenis Klubeko bi taldeak lehen faseko azken neurketak jokatu zituzten. Emakumezkoen taldeak garaipena erdietsi zuen; gizonezkoenak, ostera, porrota...

AURRERA EGITEKO PUNTU GARRANTZITSUA
Mahai Tenisa

AURRERA EGITEKO PUNTU GARRANTZITSUA

Lakenea Mahai Teniseko emakumezkoen taldeak sailkapenean aurrera egiteko puntu baliotsua eskuratu zuen Girbau Vic liderraren aurka. Gizonezkoek galdu eta hirugarren...

IRUN GOI-MAILAKO MAHAI TENISAREN EGOITZA
Mahai Tenisa

IRUN GOI-MAILAKO MAHAI TENISAREN EGOITZA

Espainiako Ohorezko Mailako emakumezkoen kontzentrazio-jardunaldia jaso du Irungo Sonia Etxazarreta kirol-zentroak. Lekaenea Mahai Tenisek Jaenen aurka berdindu eta...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika