Txingudi Rugby Klubeko taldeak ezin izan zuen Sarako Izarra garaitu eta bigarren postuan bukatu du senior mailako bere lehen denboraldia
Ligako...
13 Urt, 2019
Neurketaren garrantziaz jabetuta, oldarkor irten ziren igandean Hendaiako jokalariak Ondarraitzeko zelaira. Joko ikusgarria eskaini zuten, erasokorra eta erritmo bizikoa. Maila handia eman zuen Hendaiak erasoan, eta zortzi entsegu lortu zituen. Atsedenaldian 27-10eko emaitza irudikatu zuen markagailuak. Hortaz, bigarren zatian, jaun eta jabe izan zen etxeko taldea.
Fédérale 2ko Zortzigarren Multzoko sailkapenean, lau puntuko abantaila du Hendaiak St Médard bigarren sailkatuarekiko. Baina norgehiagoka bat gutxiago jokatu du aurkariak. Estu ibiliko dira, beraz, bi taldeak azken jardunaldietan. Hendaiak atseden luzea hartuko du orain, martxoaren 29an jokatuko baitu hurrengo neurketa. Nafarroaren kontrako derbia izango da, Donibane Garazin.
Atzeratutako neurketa irabazi du Irunek
Eguraldiaren ondorioz zintzilik zeukan norgehiagoka jokatu eta irabazi zuen Zaisa-Irunek larunbatean, Igorren. Arratiko Zekorrak menderatu zuen, 14-27. Lehen zatian indartsu aritu ziren beltzak, eta 0-27ko abantaila lortu zuten atsedenaldirako. Bigarrenean bi entsegu egin eta transformatu zituen talde bizkaitarrak. Baina ezin izan zuen irundarren garaipena ekidin. Euskal Ligako bigarren mailako sailkapeneko hirugarren postuan kokatu da Zaisa-Irun. Larunbatean Gasteizko Gaztedi B hartuko du Plaiaundin (16:00).
Txingudi Rugby Klubeko taldeak ezin izan zuen Sarako Izarra garaitu eta bigarren postuan bukatu du senior mailako bere lehen denboraldia
Ligako...
Ligako B multzoko lider moduan buka dezake modu ofizialean lehiatu duen lehen denboraldia
Biok Txingudik bukaera emanen dio asteburu honetan Ligari....
Txingudi Rugby Klubeko 14 urtez azpiko taldeak ezin hobe bukatu du denboraldia
Txingudi Rugby Klubeko 14 urtez azpiko Txingudi/Baztan taldeak...
La Unica taldea jasoko dute 14 urtez azpiko taldeak finala jokatzeko, maiatzaren 11n 11:00etan
Txingudi Rugby Klubeko taldeak denboraldi bukaerara...
Arrasate/Eibar Bri 27-22ko markagailuarekin irabazi zion mugako taldeak eta honela, sailkapeneko bigarren postura igo da
Biok Txingudik 27-22ko...
Plaiaundin arituko dira Txingudi Rugby Klubeko jokalariak, Arrasate/Eibar B taldearen kontra (16:00)
Biok Txingudik, Txingudi Rugby Klubeko senior...