ATP Challenger Masters txapelketa irabazi du Cervantesek Brasilen

Beste urrats handi bat eman du Iñigo Cervantes tenislari hondarribiarrak, Brasilgo Sao Paolon ATP Challenger txapelketa irabazita. David Muñoz de la Nava espainiarra mendean hartu du finalean. Hiru setetan irabazi du finala, azkena tie break-ean (6-2, 3-6 eta 7-6).

Munduko 100 tenislari onenen zerrendan sartu zen Iñigo Cervantes joan den astean, 98.tokian. Brasilen irabazita, 72.posturaino egin du aurrera. Denboraldi bikaina darama Cervantesek. 70 garaipen lortu ditu 2015ean, Federerrek (63) eta Nadalek (60) baino gehiago, eta soilik Djokovicek (82) eta Murrayk (74) baino gutxiago. Gabonetan atsedena hartuko du Cervantesek, Australiako Irekira joan aurretik.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika