“Ecos del Roca” izenburupean, Roca talde historikoaren sorrera kontatu dute liburuan
Real Unionek “Ecos del Roca” liburua kaleratu berri du,...
07 Eka, 2021
(Argazkia: Gio Batista)
Ekhi Senar iruindarrak beste urte batez Real Unionekin zuen kontratua luzatu du eta datorren denboraldian ere Aitor Zulaikaren aginduetara izango da.
Aurtengo denboraldian Aitor Zulaikaren hamaikakoan fijoetako bat izan den Ekhi Senarrek Real Unionen jarraituko du datorren denboraldian ere. 2022ko ekainaren 30era arte berritu du kontratua eta datorrena zazpigarren denboraldia izango du talde txuri-beltzean. Ekhi Senarren berritzearekin, Aitor Zulaikak atzealdeko eta zelai erdiko lanean lana ziurtatuta du; berdegunean aritzen denean, burua eta bihotza erabiltzen duen horietakoa da Senar. Datorren denboraldi zailari begira, Ekhi Senarren jokoak onura ugari ekar diezaizkioke talde irundarrari.
Aurtengo denboraldian 25 aldiz erabili du Aitor Zulaikak Senar, gehienak hasierako hamaikakoan eta defentsaren erdialdean edota zelai erdian. Denboraldiko lehen fasea jokatutako lehen 20 neurketetan ez zuen golik egiteko aukerarik izan; bigarren fasean, aldiz, bi gol garrantzitsu egin zituen, Taxoaren eta Tarazonan.
Ekhi Senar Osasunako harrobian eta Taxoaren hezitakoa da, SD Huescan aritu ondoren, Real Unionera utzita iritsi zen 2012ko denboraldiaren erdialdean. Osasunara itzuli eta Lleida Esportiu taldeetatik igaro ostean, 2016.urtean Real Unionera itzuli eta ordutik, Stadium Galen igaro ditu bere futbol ibilbideko urte oparoenak.
“Ecos del Roca” izenburupean, Roca talde historikoaren sorrera kontatu dute liburuan
Real Unionek “Ecos del Roca” liburua kaleratu berri du,...
Zazpigarren edizioa izanen da eta txapelketa triangularrean, Touring KEk eta Arenas Clubak parte hartuko dute
Real Unionek Irun Hiria Beteranoen...
2024ko urte hasieran ailegatu ziren Real Unionera bi jokalariak utzita eta orain, jatorrizko taldera bueltatuko dira berriz ere
Real Unionek...
Izen emateak irekiak daude ekainaren 26ra bitarte
Real Unionek aurten ere Udako Campusa antolatu du hiriko eta eskualdeko haur...
Final handian Tecnari irabazi zion Irungo enpresak
Real Unionek III. Enpresen Txapelketa ospatu zuen pasa den asteburuan Stadium Galeko anexoan eta...