AUKERAK IZAN ARREN, BILBAO ATHLETICEK LORTU ZITUEN HIRU PUNTUAK
Futbola

AUKERAK IZAN ARREN, BILBAO ATHLETICEK LORTU ZITUEN HIRU PUNTUAK

Ezin izan zuen Real Unionek hirugarren garaipena errenkadan lortu, oso neurketa ona jokatu zuten baina lehoi kumeak gola sartzen asmatu zuten

Talde txuribeltza ezin izan zuen mailako liderra garaitu, are gehiago, Bilbao Athleticek 0-1 garaitu zuen Stadium Galen. Egia da lehen zatian Joseba Etxeberriaren jokalariak hobe egon zirela zelaian, baina bigarren zatian Real Unionek berdinketa eta garaipena lortzeko aukerak izan zituzten baina ate aurrean ez zuten asmatu Alberto Iturralderenak.

Lehen zatian Real Union baloiaren jabe izan zen baina Bilbao Athletickek aukerak izan zituen. Oso ordenatuta eta konfiantza handiarekin zelairatu ziren etxekoak, baina Ewan Urainek 29.minutuan arratsaldeko gola eskuratu zuen. Talde txuribeltzak berdintzeko aukerak izan zituen baina atsedenaldira, eta aurrerago amaierara ere, 0-1ekoarekin iritsi zen.

Bigarren zatian Real Unionek erasora egin zuen eta berdintzeko aukera ezinhobeak izan zituen. Galanek izan zituen abagune argienak baina Jokin Ezkieta oso aritu zen atepean. Neurketako azken minutuak Real Unionen onenak ziren, hegaletatik arrisku handia sortu zuten baina neurketa 0-1ekoarekin bukatu zen.

Galdu arren, argi dagoena da Real Union pixkanaka pixkanaka mailari eta denboraldiari neurria hartzen ari diola eta jardunaldiak aurrera doazen einean, maila hobeagoa ematen ari dela. Datorren jardunaldian zelai klasiko bat bisitatuko du Real Unionek, Logroñesen Las Gaunas zelaian. Beti zaila da Errioxako taldea irabaztea, baina Real Unionek beharrezkoa du garaipena jeitsiera postuetatik aldendu eta arnas pixkat hartzeko. 

REAL UNIONEK PUNTU BAT ATERA ZUEN CULTURAL LEONESAREN KONTRAKO PARTIDUTIK
Futbola

REAL UNIONEK PUNTU BAT ATERA ZUEN CULTURAL LEONESAREN KONTRAKO PARTIDUTIK

Talde txuribeltzak hutsera berdindu zuen etxean Cultural y Deportiva Leonesa taldearen kontra

Real Unionek hutsera berdindu zuen, pasa den...

FRAN JUSTO: “ETXEAN INDARTSUAK GARA ETA PARTIDU ONA EGIN BEHAR DUGU”
Futbola

FRAN JUSTO: “ETXEAN INDARTSUAK GARA ETA PARTIDU ONA EGIN BEHAR DUGU”

Real Unionek bihar, maiatzaren 4an, jasoko du Cultural y Deportiva Leonesa taldea (19:00), 1924ko Koparen garaipenaren mendeurrenean

Real Union ere...

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK
Futbola

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK

Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak

Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika