Ur lasaietan, ur bizietan eta arraunean izanen dira ikastaroak
Santiagotarrak klubak ere udako ikastaroak eskainiko ditu ekaina bukaeratik iraila...
15 Abe, 2022
Bidasoa ibaian izanen da 2022/23ko lehen estropada, datorren igandean (abenduak 18) 9:45ean
Santiagotarrak taldeak aulki mugikorreko 2022/23ko denboraldia asteburu honetan hasiko du, hain zuzen ere igandean, abenduaren 18an. Gipuzkoako Ligako lehen estropada ospatuko da orduan, eta Bidasoa ibaian jokatuko da jardunaldi hau, goizeko 9:45ean.
Gipuzkoako Ligak hiru estropada izanen ditu Bidasoan, abenduaren 18an eta urtarrilaren 7an eta 21ean. Bertze sei estropaden egutegia hau izanen da: otsailaren 12an Legutianon, martxoaren 18an Orion, apirilaren 1ean Orion, apirilaren 29an Orion, maiatzaren 27an Legutianon eta ekainaren 17an Legutianon ere.
Bertan, Santiagotarrak taldeaz gain, Hondarribi, San Juan, Arraun Lagunak, Ur Kirolak, Orio, Endaika eta Ur Joko izanen dira. Guztira 350 kirolari baino gehiago espero dira txapelketan, 100 ontzi baino gehiagotan parte hartzen. Santiagotarrak taldeari dagokionez, 72 kirolari izanen dira lehian, 28 ontzitan banatuta.
(Argazkia: JJ. Portos)
Ur lasaietan, ur bizietan eta arraunean izanen dira ikastaroak
Santiagotarrak klubak ere udako ikastaroak eskainiko ditu ekaina bukaeratik iraila...
Gizonezko lehen traineruak hirugarren postua eskuratu du Euskadiko Txapelketan
Hondarribia Arraun Elkarteko emakumeek Lekeition garaipena eskuratu...
9 eta 11 urte baino gehiago dituzten gazteentzat zuzenduak egonen dira udako ikastaroak
Hondarribia Arraun Elkarteak piragua eta arraun ikastaroak...