AURREKO DENBORALDIA HOBETZEA HELBURU
Errugbia

AURREKO DENBORALDIA HOBETZEA HELBURU

Txingudi Errugbi Kluba osatzen dute jokalariek abuztuaren 2an lanean hasi ziren eta pasa den denboraldi amaiera “iraultzeko gogoz” dira.


Ondo hasi, baina oso trakets bukatu zuen pasa den denboraldian Txingudi Errugbi Klubak. Euskadiko Senior mailan, lehen jardunaldi onak burutu zituen talde bidasotarrak, talde onenekin lehiatzetik puntu bakar batera geratu zen, baina azken jardunaldietan errendimenduak behera egin zuen eta bigarren fase petrala jokatu zuten. Bost neurketetan ez zuten punturik batu. Denboraldi berriaren atarian, aurreko ikasturteko denboraldia hobetzea izango du helburu Txingudi Errugbi Taldeak. 


Abuztuaren 2an hasi zituen entrenamenduak Plaiaundin eta datozen bi asteetan bi lagunarteko jokatuko ditu talde bidasotarrak: irailaren 18an, Bera Bera B-ren aurka eta urriaren 2an, Atletico San Sebastianen kontra. Liga hasierari dagokionez, Euskadiko Senior Liga urriaren 16an hastea dago aurreikusita.

“Aurpegi berri gutxirekin, baina gogotsu ekin diogu denboraldi-aurrerari”, dio Iñigo Camarerok, taldeko entrenatzaileak. Taldearen bizkar hezurra mantentzeaz gain, Ekaitz Aia, Ivan Martin eta Lander Vielba harrobiko jokalariak igo eta arazo pertsonalengatik pasa den denboraldia taldea utzi zuen Javi Boes jokalaria berreskuratu du talde bidasotarrak. Horiek altak; bestalde, Gorka Imaz, Youssef Haddar (bi hauek Stade Hendayaisera), Keoma Pacheco (Hernani sub23) eta Luken Crouzaten bajak izan ditu uda honetan Txingudi Errugbi Klubak, baita Albin Chalafre, Mathieu Lleset eta Imanol Aizpuruaren erretiroak ere. Azken honek, 30 urteko eman ditu talde bidasotarrean.

Aurpegi berriak ere aulkian ikusiko dira. Iñigo Camarero lehen taldeko entrenatzailea izaten jarraituko du eta aldamenean bi teknikari berri izango ditu: Juanma Herrereo, hiru laurdeneko prestatzailea, eta Ivan Tizon, prestatzaile fisikoa.


BIOK TXINGUDIK GARAIPENA ESKURATU ZUEN ETXEAN
Errugbia

BIOK TXINGUDIK GARAIPENA ESKURATU ZUEN ETXEAN

Arrasate/Eibar Bri 27-22ko markagailuarekin irabazi zion mugako taldeak eta honela, sailkapeneko bigarren postura igo da

Biok Txingudik 27-22ko...

BIOK TXINGUDIK DENBORALDIKO AZKEN TXANPARI EKINGO DIO LARUNBATEAN
Errugbia

BIOK TXINGUDIK DENBORALDIKO AZKEN TXANPARI EKINGO DIO LARUNBATEAN

Plaiaundin arituko dira Txingudi Rugby Klubeko jokalariak, Arrasate/Eibar B taldearen kontra (16:00)

Biok Txingudik, Txingudi Rugby Klubeko senior...

ZAISA TXINGUDI EZ DA PLAY-OFFERAKO SAILKATU
Errugbia

ZAISA TXINGUDI EZ DA PLAY-OFFERAKO SAILKATU

Gaztedi Bren kontrako denboraldiko azken partiduan 17-29 galdu zuen Iñigo Camareroren taldeak

Txingudi Rugby Klubeko gizonezko seniorrek...

PLAY-OFFA JOKOAN IZANEN DU ZAISA TXINGUDIK ASTEBURUAN
Errugbia

PLAY-OFFA JOKOAN IZANEN DU ZAISA TXINGUDIK ASTEBURUAN

Txingudi Rugby Klubeko senior mailako gizonezkoek Plaiaundin jasoko dute Gaztedi B Ligako azken jardunaldia jokatzeko

Denboraldiko helburu nagusia...

ZAISA TXINGUDIK PORROTA JASO ZUEN ZORNOTZAN
Errugbia

ZAISA TXINGUDIK PORROTA JASO ZUEN ZORNOTZAN

Mugako taldeak ezin izan zuten Urgozo garaitu eta 38-3ko markagailuarekin galdu zuen

Txingudi Rugby Klubeko senior mailako gizonezkoek, Zaisa...

ZAISA TXINGUDIK URGOZO BISITATUKO DU IGANDE HONETAN
Errugbia

ZAISA TXINGUDIK URGOZO BISITATUKO DU IGANDE HONETAN

Txingudi Rugby Klubeko gizonezkoak sailkapeneko hirugarren postua ziurtatzeko helburuarekin joanen dira liderraren etxera

Txingudi Rugby Klubeko...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika