26 Mar, 2022
Txuribeltzek 2-1eko markagailuarekin galdu zuten CD Badajoz taldearen aurrean
Real Unionek atzo jokatu zuen CD Badajozen aurka denboraldiko 29. jardunaldia. Lehen aldia zen irundarrentzat Extremaduran jokatzen, eta neurketa ongi hasi bazuten ere, ezin izan zuten markagailua bere alde mantendu eta azkenean, 2-1ekoarekin itzuli ziren etxera.
Partida hasi eta seigarren minutuan, Real Unionek izan zuen lehen abagunean, Sergio Llamasek asmatu eta baloia sare barrura bidali zuen. Irundarrei kosta egiten zaie normalean neurketan sartzea, baina oraingo honetan dena beraien alde jarri zen. 0-1ekoa ezarriz, Irazustaren txanda izan zen hurrengo minutuetan. Etxeko taldeak izan zituen bi aukeretan, atezain txuribeltzak bere lana egin eta bi aukerak ezerezean utzi zituen. Hala ere, Badajozek ez zuen amore eman eta 34. minutuan berdinketa lortu zuen. Ez bakarrik hori, atsedenaldia iristeko bi minutu falta zirenean, Santamariak buruz jaurti eta gola eskuratu zuen.
Bigarren zatia beraz, 2-1ekoarekin hasi zen etxeko taldearen alde. Txuribeltzak azken 45 minutuetan baloiaren jaun eta jabe izan ziren, baina ez zuten abagune garbirik izan markagailua berdindu edo iraultzeko. Aukerarik onena 69. minutuan izan zuen Seguinek, baina ezin izan zuen errematatu. Badajozek ere hirugarren gola sartzeko puntuan izan zen, jardunaldia amaitzeko bost minuturen faltan, baina jaurtiketa ez zen ona izan. Horrela, puntuak Extremaduran gelditu ziren, 2-1eko markagailua bere alde erdietsi ondoren.
(Argazkia: CD Badajoz)
Hernaniren kontra 3-1 irabazi zuen Carlos Garciaren taldeak, azken hiru puntuak poltsikoratuz
Real Unión Roca: Rodríguez; Cabo, Pinillos,...
Deportivoren kontra 3-1 galdu bazuen ere, bertze taldeen emaitzek ahalbidetu dute talde txuribeltzak maila mantentzea
Real Unionek denboraldiko...
Real Unionek Deportivo de la Coruña liderraren kontrako partiduarekin bukatuko du denboraldia
Lehen RFEF mailako taldeek ere asteburu honetan...
Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena
Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco...
Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker
Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia...