BAT-EKO ATLETEK LAN ONA EGIN ZUTEN GIPUZKOAKO TXAPELKETAN

Iker Arozenak, Ioritz Labandibarrek, Luken Aizpuruak, Juan Errandoneak eta Eunate Martinezek urrezko domina eskuratu zuten euren probetan

Bidasoa Atletiko Taldeko atletek Gipuzkoako Txapelketan parte hartu zuten asteburuan ere. Partehartze handia izan zuen klubak eta, honez gain, emaitza onak eskuratu zituzten kirolariek, euren forma ezinhobea dela erakutsita.

Podiumeko kosketara igo ziren Bidasoa Atletiko Taldeko zenbait kirolari eta horien artean, mailarik altuenera igo zen atleta Iker Arozena izan zen. Bere modalitatea ez bada ere, Gipuzkoako txapeldun bilakatu zen larunbatean 60 metroko lasterketan, 6,90 segunduko denbora eginez eta bere marka pertsonala eta klubeko errekorra ere berdinduz. Ioritz Labandibarrek ere urrezko domina eskuratu zuen 400 metroko lasterketan, 50,96ko denborarekin. Jauzi horizontaletan, Luken Aizpuruak eta Juan Errandoneak irabazi zuten urrezko domina. Aizpuruak 12,66 metroko salto hirukoitza egin zuen, bere marka pertsonal onena, eta Errandoneak 7,03 metroko jauzia. Azkenik, Eunate Martinez ere Gipuzkoako Txapeldun izan zen 1,66 metroko saltoarekin.

Zilarrezko dominak ere ekarri zituzten etxera BATeko atletek. Hain zuzen ere, Laia Olascoagak bigarren postua eskuratu zuen 60 metroko lasterketan 7,86 segunduko marka egin ondotik. Beñat Miquelarena ere txapeldunorde izan zen 200 metroko proban, klubaren errekorra lortuz ere, 21,89 segundurekin. Ana Gomez ere bigarren izan zen, 25,94 segundurekin proba bera osatuz. Hesietan, Malen Martinez izan zen bigarren sailkatu zena, 8,87 segundutan 60 metro osatu eta gero. Ione Etxeberriak ere zilarrezko domina eskuratu zuen 1500 metrotan, 5:36,37 minutuko denbora eginez. Pertigan, Goiatz Etxeberria eta Mario Estanga igo ziren podiumeko bigarren koskara. Lehenak 3,30 metro egin zituen eta bigarrenak, 4,50 metro. Azkenik, Goizane Garcia txapeldunorde izan zen pisu-jaurtiketan, 10,84 metro eginez.

Azkenik, hirugarren postuan Ana Gomez sailkatu zen, 60 metroko proban 7,94 segundu egin ondotik. Alazne Garrido ere hirugarren izan zen 200 metroko lasterketan (26,30) eta Alaine Aguerralde 400 metrokoan (59,72). 800 metroko lasterketan, Ander Anglada igo zen podiumeko hirugarren koskara (1:52,88), baita Izaskun Sanz ere (2:20,30). Altuera jauzian berriz, Naia Llorente izan zen brontzezko domina eskuratu zuena, 1,51 metroko jauziarekin.

Gasteizen marken krontola ospatu zen

Asteburu berean ere, Gasteizen, marken krontola ospatu zen eta bertan, estatuko bi minima lortu zituzten BATeko atletek. Alde batetik, Jon Gajatek 9,12 segundutan osatu zuen 60 metroko hesi-proba eta horrela, 16 urtez azpiko estatu mailako minimoa eskuratu zuen. Bertze aldetik, Joaquin Alonsok, 20 urtez azpiko metro bateko hesi-proba 8,23 segundutan bukatu zuen eta berak ere, minimoa eskuratu zuen.

HAMAIKA DOMINA ESKURATU DITUZTE BATEKO ESKOLARTEKOEK GIPUZKOAKO TXAPELKETAN

Plaiaundin jokatu zen alebin eta infantil mailako Gipuzkoako Txapelketa eta etxekoek hamaika domina bildu zituzten guztira

Gipuzkoako alebin eta...

BIDASOA ATLETIKO BETERANOEK HAMAIKA DOMINA ESKURATU DITUZTE EUSKADIKO TXAPELKETAN

Irungo klubeko Arantxa Ausan, Juana Usabarrena, Miguel Arburua, Imanol Gil eta Javier Garcia Arnedo nagusitu ziren kategoria desberdinetan

Euskadiko...

HONDARRIBIAKO 10K HERRI LASTERKETA IGANDE HONETAN OSPATUKO DA

Ibilbide laua eta oztoporik gabekoa denez, marka egiteko aproposa izanen dela iragarri dute antolatzaileek

Lasterketaren aurkezpena egin zuten orain dela...

BATEK BIGARREN ETA LAUGARREN POSTUAK ESKURATU DITU EUSKADIKO KLUB ARTEKO TXAPELKETAN

Gizonezkoek urrezko sei domina eta emakumeek bertze bi eskuratu zituzten, bertze hainbat dominekin batera

Euskadiko Klub arteko txapelketa ospatu...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika