BAT-EKO EMAKUMEAK EUSKADIKO TXAPELDUNAK KLUB ARTEKOAN

Gizonezkoak berriz, hirugarren postuan sailkatu ziren klub arteko Euskadiko Txapelketan

Asteburu historikoa izan zen aurrekoa Bidasoa Atletiko Taldeko emakumeentzat. Izan ere, Euskadiko klub arteko txapelketan, garaile suertatu ziren historian lehen aldiz. Gizonezkoek ere lan ona egin zuten, eta hirugarren postuan sailkatu ziren, bigarrenetik oso hurbil.

BATeko emakumeek garaipen historikoa eskuratu zuten pasa den asteburuan Euskadiko klub arteko txapelketan. Izan ere, lehen aldiz lehen postuan sailkatu ziren, izugarrizko lana egin ondotik. Guztira, lau lehen postu, bi bigarren, lau hirugarren, bi laugarren eta bostgarren postu bat eskuratu zuten klubeko emakumeek. Garaipen hauekin guztiekin, 84 puntu batu zituen klub irundarrak. Euren gibeletik, Atletico San Sebastian (75,5 punturekin) eta Bidezabal klubak (72,5 punturekin) sailkatu ziren.

Lehen postuetan Maria del Mar Jover sailkatu zen luzera jauzian 6,02 metro eginda. Sara Villasantek 10:09,72 minututan osatu zuen 3000 metroko lasterketa. Laia Olascoagak 7,84 segundu egin zituen 60 metroko lasterketan eta Eunate Martinez ere garaile izan zen 1,70 metrotik goiti egindako jauziarekin.

Malen Orduñak bigarren postuan bukatu zuen pertiga jauzi proban, 3,80 metroko jauziarekin, eta Elena Martinek 4:41,35 minutuetan osatu zuen 1500 metroko lasterketa. Hirugarren postuan, Ana Gomez sailkatu zen, 200 metroak 25,79ko denboran eginda. Goizane Garciak ere bigarren postuan bukatu zuen pisu jaurtiketan 10,95 metro lortuta. Alaine Agerraldek 400 metroko lasterketa 59,05eko denboran osatu zuen eta bera ere bigarren postuan sailkatu zen. Eta azkenik, Izaskun Sanzek 2:20,95 minutu behar izan zituen 800 metroak egiteko.

Azkenik, laugarren postuan Malen Martinez (9,08 segundu 60 metroko hesi-lasterketan) eta Elaia Tapia (10,91 metro jauzi hirukoitzean) sailkatu ziren eta erreleboka, 4x200 proban, 2:01,04ko denbora eginez bostgarren postuan bukatu zuen BATek.

Klubeko gizonezkoek ere lan bikaina osatu zuten asteburuan eta hirugarren postuan sailkatu ziren, bigarrenetik oso hurbil. 69 puntu batu zituzten guztira hauek eta garaipenik azpimarragarriena Iker Angladana izan zen, lehen postuan sailkatu baitzen 800 metroko lasterketan (2:01:04). Beñat Miquelarenak eta Mario Estangak bigarren postua eskuratu zuten, 200 metroetan eta pertiga jaurtiketan hurrenez hurren. Hirugarren postuan berriz, Tirso Ocaña sailkatu zen 60 metroetan, baita Iker Arozena luzera jauzian eta Iker Ibarguren 3000 metroko proban. Erreleboka ere, 4x200ean, hirugarren sailkatu zen kluba.

Azkenik, Gonzalo Tamayok (13,10 metro pisu jaurtiketan), Jon Mateyk (1,80 metro altuera jauzian), Ioritz Labandibarek (50,75 segundu 400 metroetan), Mikel Aguirrebeñak (4:04,50 minutu 1500 metroetan) laugarren postua eskuratu zuten. Seigarrenean berriz, Adrian Mazo sailkatu zen, 60 metroko hesi-lasterketan 8,91ko denbora egin ondotik. 

BIDASOA ATLETIKO TALDEKO EMAKUMEEK HIRUGARREN POSTUA ESKURATU DUTE LIGAKO LEHEN HITZORDUAN

Iruñean jokatu zen Ligako lehen jardunaldia eta BATeko emakumeak hirugarren postuan sailkatu ziren, Playas de Castellon eta Pamplona Atletismoren...

MADDALEN JIMENEZ BERATARRAK IRABAZI DU BERE HERRIKO MENDI MARATOI ERDIA

Gizonetan aldiz, Iñaki Olano nagusitu zen beroak baldintzatu zuen lasterketan

Berako XVIII. Mendi Maratoi Erdia ospatu zen pasa den igande goizean,...

ANA PULGARIN ZORTZIGARREN NAZIOARTEKO MARTXA TXAPELKETAN

Carla Martinezek klubeko errekorra hautsi zuen Alacanten 200 metroko lasterketan

Nazioarteko Martxa Txapelketa ospatu zen pasa den apirilaren 6an...

ARANTXA AUSAN EUROPAKO TXAPELDUN W50-KO 60 METROKO HESI LASTERKETAN

Abel Castañaresek zilarrezko domina eskuratu zuen M65 kategoriako 8 kilometroko krosean

Europako Master Txapelketa ospatu zen pasa den astean,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika