BAT-EKOAK MEETING DE PAYS BASQUE, PLP ETA EUSKADIKO TXAPELKETETAN IZAN ZIREN

Klub irundarreko atletek Donibane Lohitzunen eta Donostian emaitza onak bildu zituzten asteburuan

Bidasoa Atletiko Taldeko atletek Donibane Lohitzunen ospatu zen Meeting de Pays Basque Athlétisme txapelketan parte hartu zuten, baita Donostian izan zen PLP eta Euskadiko txapelketetan ere.

Meeting de Pays Basque Athlétisme txapelketa ospatu zen asteburuan Donibane Lohitzunen eta bertan izan ziren Bidasoa Atletiko Taldeko atletak, emaitza onak biltzen. Leire Martiarenak garaipena eskuratu zuen 100 metroko lasterketan, 12,63 segunduko denborarekin. Naiara Sorondo bigarren izan zen (12,56 segundu eta 16 urtez azpiko minimo estatala lortuz) eta Izaro Pagazaurtundua hirugarren (12,79 segundu).

Honez gain, 18 urtez behitiko 4x100 metroko lasterketan, Uxue Garranchok, Alaine Aguerraldek, Izaro Pagazaurtunduak eta Leire Martiarenak 48,64 segundu egin zituzten, Espainiako Txapelketara hurbiltzen dien marka. 16 urtez behitiko proba berean, Mariela Berazak, Naiara Sorondok, Claudia Etxebestek eta Nerea Sorondok 51,25eko denbora egin zuten. Azkenik, Naia Llorentek altuera jauzian garaipena eskuratu zuen (1,58 m) eta Iker Angladak bere markarik onena lortu zuen 800 metroko lasterketan (1:55,96 segundu).

Donostiako Partehartze Libreko Proba

Asteburuan ere, Donostiako Anoetan, Partehartze Libreko Proba ospatu zen. BATek ere bertan izan zuen ordezkaritza eta, batzuentzat lehen proba bazen ere, emaitza onak lortu zituzten.

Joaquin Alonsok 110 metroko hesi-lasterketan 20 urtez azpiko minimo estatala lortu zuen, 14,82ko denborarekin. Jon Gajatek ere, 100 metroko hesi-lasterketan, 16 urtez azpiko minimo estatala eskuratu zuen (14,93 segundu).

Egoitz Miquelarenak, 100 metroko lasterketam, 11,50 segundu lortu zituen, baita 16 urtez azpiko minimo estatala ere. Hugo Vazquezek, bere aldetik, 1000 metroko lasterketa 2:41,94 denboran osatu zuen, eta kategoria bereko minimo estatala ere eskuratu zuen.

Azkenik, Jon Mateyk 6,63 metroko jauzia egin zuen eta Elaia Tapiak 5,40 metrokoa. Hauek ez zuten minimo estatalik lortu, baina emaitza garrantzitsuak izan ziren eskuratu zituztenak.

Euskadiko Txapelketa

Azkenik, Euskadiko Txapelketa konbinatua ere ospatu zen pasa den asteburuan eta bertan, Rafa Caseu nagusitu zen. Euskasiko Txapelketa eskuratu zuen Caseuk lehiaketa erregular bat egin ondotik: 100m (12,86), altuera jauzia (1,59m), pisu jaurtiketa (9,71m), disko jaurtiketa (26,17m), luzera jauzia (6,36m), 100m hesi-lasterketa (16,34 segundos), pertiga-jauzia (2,20m) eta xabalina jaurtiketa (32,72m). Guztira, 3445 puntu batu zituen atletak eta honekin, garaipena eskuratu zuen. 

HAMAIKA DOMINA ESKURATU DITUZTE BATEKO ESKOLARTEKOEK GIPUZKOAKO TXAPELKETAN

Plaiaundin jokatu zen alebin eta infantil mailako Gipuzkoako Txapelketa eta etxekoek hamaika domina bildu zituzten guztira

Gipuzkoako alebin eta...

BIDASOA ATLETIKO BETERANOEK HAMAIKA DOMINA ESKURATU DITUZTE EUSKADIKO TXAPELKETAN

Irungo klubeko Arantxa Ausan, Juana Usabarrena, Miguel Arburua, Imanol Gil eta Javier Garcia Arnedo nagusitu ziren kategoria desberdinetan

Euskadiko...

HONDARRIBIAKO 10K HERRI LASTERKETA IGANDE HONETAN OSPATUKO DA

Ibilbide laua eta oztoporik gabekoa denez, marka egiteko aproposa izanen dela iragarri dute antolatzaileek

Lasterketaren aurkezpena egin zuten orain dela...

BATEK BIGARREN ETA LAUGARREN POSTUAK ESKURATU DITU EUSKADIKO KLUB ARTEKO TXAPELKETAN

Gizonezkoek urrezko sei domina eta emakumeek bertze bi eskuratu zituzten, bertze hainbat dominekin batera

Euskadiko Klub arteko txapelketa ospatu...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika