Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan
Real Unión Roca:...
07 Ira, 2021
Egungo murrizketek baimenduta, bazkideak Celta B-ren aurkako neurketara sarrera atera gabe bertaratu ahalko dira.
Ostiral honetan Real Unionek Celta B-ren aurka jokatuko duen denboraldiko hirugarren neurketan talde txuri-beltzeko bazkide guztiek zuzenean norgehiagoka ikusteko aukera izango dute. Klubak jakinarazi duenez, “gaur egun indarrean dauden osasun araudiekin klubak Stadium Galera sartzeko aukera bermatzen die abonatu guztiei; beraz, ostiralean partidaz gozatzera etorri nahi dutenek abonatu txartelarekin bakarrik etorri beharko dira”.
Horretaz gain, salmentan 300 sarrera jarriko ditu klubak, 200 ekialdeko tribunarentzako eta 100 preferentziarako. Lehen kokalekuari dagokionez, 20 eurotan salduko da sarrera orokorra eta 12 eurotan 18 urte beherakoentzat. Aldiz, bigarren kokalekuko sarrerak 10 eta 5 eurotan erosi ahalko dira.
Bazkide ez den oro astean zehar sarrerak jaso ditzakete, bulegoko ohiko ordutegian, 10:00etatik 13:30etara eta 17:00etatik 19:30etara. Beti ere, partiduaren egun berean, ordu eta erdi lehenagotik sarrerak eskuratzeko aukera izango da.
Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan
Real Unión Roca:...
Talde txuribeltzak 2-1 galdu zuen Ponferradan eta orain, azken bi jardunaldiak gelditzen zaizkio maila mantentzeko helburua lortzeko
Real Unionek...
Hiru jardunaldi bertzerik ez zaizkio gelditzen Real Unioni eta horietako lehena, igande honetan (maiatzaren 12an) ospatuko dute Ponferradinaren...
Talde txuribeltzak hutsera berdindu zuen etxean Cultural y Deportiva Leonesa taldearen kontra
Real Unionek hutsera berdindu zuen, pasa den...