17 Urr, 2023
Etxarri Aranatzen kontra bina berdindu zuen Kopako bigarren pratiduan, eta horren ondotik, baztandarrak ez dira hurrengo fasera pasatuko
Nafarroako Liga bi astez geldirik egon da, Kopako Txapelketa jokatzen ari zirelako zenbait talde. Kasu hori izan da Baztango taldeena, hain zuzen ere. Lehen maila autonomikoan ari diren baztandarrek bi neurketa jokatu dituzte azken asteetan txapelketa honetan. Lehenean garaipena eskuratu zuten etxean, Asdefor-ren kontra (3-2), eta bigarrenean bina berdindu zuten Etxarri Aranatzen aitzinean, euren zelaian. Azken talde honek Asdefor garaitu zuen pasa den urriaren 14an, 2-4ko markagailuarekin eta horren ondorioz, haiek jarri ziren sailkapeneko lider. Baztandarrekin puntuetan berdinduta gelditu baziren ere, sartutako golak kontuan hartuta, Etxarri Aranaztarrak izanen dira Kopako Txapelketan aitzinera eginen dutenak. Baztandarrek orain, Nafarroako Ligako helburuei begiratuko diete. Lehiaketaren martxari eutsi diotenez, indar hori aprobetxatuko dute heldu den igandean (urriaren 22an) Azkoyen bisitatzeko (17:00).
Hernaniren kontra 3-1 irabazi zuen Carlos Garciaren taldeak, azken hiru puntuak poltsikoratuz
Real Unión Roca: Rodríguez; Cabo, Pinillos,...
Deportivoren kontra 3-1 galdu bazuen ere, bertze taldeen emaitzek ahalbidetu dute talde txuribeltzak maila mantentzea
Real Unionek denboraldiko...
Real Unionek Deportivo de la Coruña liderraren kontrako partiduarekin bukatuko du denboraldia
Lehen RFEF mailako taldeek ere asteburu honetan...
Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena
Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco...
Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker
Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia...