BEASKOETXEA-LOPEZ ETA GOIKOETXEA-IRASTORZA IZANGO DA FINALA

Hondarribia Grand Slameko final erdiak jokatuta, Beaskoetxea-Lopez eta Goikoetxea-Irastorzak lortu zuten finalean jokatzeko txartela. Finala datorren urriaren 17an jokatuko da.

 Jai Alai World Tourrerako puntuagarria den ‘Hondarribiako Grand Slam’ probaren laugarren eta azken-aurreko jardunaldia hartu du Jostaldi pilotalekuak. 200 ikusle baino gehiagorekin, egungo araudiak baimentzen duen mugatik gertu, eta giro onarekin, finalerdiak jokatu dira, eta Beaskoetxea-Lopez eta Goikoetxea-Irastorza nagusitu dira. Datorren ostiraleko finalak errebantxa izango du; izan ere, Goikoetxea-Irastorza 15-14 eta 15-4 nagusitu ziren eta aurreko urteko finala errepikatuko da.

Lehen finalerdian, Olharan-Etcheto faborito ziren Beaskoetxea-Lopezen aurka, sasoi hobean zeudelako eta ligaxkako bi partidak irabazi izanak hala erakusten zuelako. Norgehiagoka menderatzeko gertu izan ziren, baina azkenean hiru setetan eman zuten amore: 15-12, 14-15 eta 2-4, ordu eta erdiko jokoaren ostean.

Lehen setean Olharanen merituzko tantoak ikusi ahal izan ziren, baina markagailua 7-6raino parekatu zen. Hor egin zuten ihes gorriek 13-8 eta 14-9, baina kosta egin zitzaien seta irabaztea.

Bigarren txandan urdinak 0-2 irabazten hasi ziren, baina berriz ere Olharan-Etchetok agindu zuten markagailuan, kasu honetan lau tantoko aldearekin 10-6koan. 14-11koarekin eginda zirudien baina Beaskoetxea-Lopez 0-4ko partzialarekin markagailua irauli zuten. Azken set erabakigarrian, beste 0-4ko partzial bat erdietsi ondoren, 1-5 irabazi zuten.

Bigarren partidan Goikoetxea-Irastorzak faboritoen kartel argia zuten Olha-Del Ríoren aurka eta bi setetan (15-7 eta 15-8) eta berrogeita hamar minutu eskasetan irabazita, baieztatu zuten.

Partida 7-1 batekin hasi zen, nagusitasuna argia zen. Gorriak nagusi izan ziren eta abantaila handiena 13-6koan izan zuten. Bigarren setean lehen tantoa urdina izan zen, baina ez zuen asko iraun, Goikoetxea-Irastorza ez baitziren dominatzaile gidoitik atera. 10-4koaren ostean 10-7 eta 11-8 hurbildu ziren, baina partida 15-8koarekin amaitu zen. 

AGURTZANE BERASTEGI ETA LOIOLA ZUAZU NAGUSITU DIRA EMAKUME PALA TXAPELKETAN

Emeki Emakume Elkarteak antolatutako IX. Emakume Pala Txapelketaren finala ospatu zen asteburuan Jostaldin

LESAKAKO 4 T´ERDIKO SAN FERMIN TXAPELKETAN PARTE HARTZEKO IZEN EMATE EPEA IREKI DUTE

Arkupe elkarteak antolatutako lehiaketa izanen da eta Benito Taintaren omenez eginen dute

Arkupe elkarteak San Ferminetako 4 t´erdiko Pilota Txapelketa...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika