Gipuzkoako Absolutu Txapelketa ospatu zen Donostian ekainaren 8an eta 9an eta Bidasoa Atletiko Taldekoek urrezko bortz domina irabazi...
09 Urt, 2019
Pista estaliko Euskadiko Txapelketan aritu ziren Behe Bidasoko atletismo taldeak asteburuan, Donostiako Antonio Elorza belodromoan. Bidasoa Atletiko Taldeak zazpi domina eskuratu zituen, baita marka esanguratsuak ere. Teresa Errandoneak Gipuzkoako errekorra ondu zuen 60 metro hesietan, 8.35eko denborarekin. Urrezko domina jantzi zuen.
Podiumeko lehen tokian izan ziren Malen Ruiz de Azua, pertika jauzian (3,75), eta Teresa Zaragueta, altuera jauzian (1,63). Mikel Camponek zilarrezko domina jantzi zuen pertikan, 4,70eko markarekin. Juan Errandonea ere bigarren izan zen jauzi hirukoitzean (13,39). Brontzezko bi dominak lasterketetan iritsi ziren. Ander Lopezek 2:00ko denbora egin zuen 800 metrotan, eta Sandra Pierak 11:32, 3000 metroko proban.
Txingudi Atletismo Taldeak bi domina lortu zituen. Marian Garrantxo zilarrezko dominarekin itzuli zen lehiara, bi urte luzez pistatik kanpo izan ondoren. 7.85eko marka egin zuen 60 metroko lasterketan. Proba berdinean, baina gizonezkoen mailan, Ion Arrieta podiumeko hirugarren tokira igo zen, 7.04ko denborarekin.
Gipuzkoako Absolutu Txapelketa ospatu zen Donostian ekainaren 8an eta 9an eta Bidasoa Atletiko Taldekoek urrezko bortz domina irabazi...
Bidasoa Atletiko Taldeak antolatua, kirola eta jolasen bitartez ongi pasatzea izanen da udalekuen helburu nagusia
2024ko uda ailegatzear dago eta...
Plaiaundin jokatu zen alebin eta infantil mailako Gipuzkoako Txapelketa eta etxekoek hamaika domina bildu zituzten guztira
Gipuzkoako alebin eta...