Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak
Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...
03 Mai, 2021
Emakumezkoen Ohorezko Erregional Mailan zein Gizonezkoen Erregionaleko 1.mailan, Mariño da Behe Bidasoa eskualdeko hobe kokaturik dagoen taldea.
Emakumezkoen Ohorezko Erregional maila.
Mariñok ezin izan zuen puntu bat baino gehiago erdietsi. 1-1 berdindu zuen Touringen aurka. Neurketa gogorra izan zen Ugalde-Ventas futbol zelaian jokatuta, sailkapeneko bigarrenak (Mariñok) eta hirugarrenak (Touringek) neurtu baitzituzten indarrak.
Bestetik, emaitza berarekin Urnieta eta Lesakako Beti Gazteren artekoa bukatu zen. Hauek, 8 punturekin, sailkapeneko bosgarren eta seigarren sailkatuak dira, hurrenez hurren.
1.Erregional maila.
Gizonezkoen Erregionaleko lehen mailan, denetariko emaitzak erdietsi zituzten Behe Bidasoa Eskualdeko taldeak. Mariño eta Dunboa Eguzkiren arteko partidua 0-2 bukatu zen Mariñoren alde. Mariño sailkapeneko hirugarren postuan kokatu da, liderrarekiko bi puntutara. Dunboa Eguzki, 8 punturekin, sailkapeneko erdialdean kokaturik dago, bosgarrenak dira. Behobiak 1-1 berdindu zuen Touringen aurka eta 5 punturekin sailkapeneko zortzigarren postura igo dira. Landetxak ere puntu bat batu zuen, 2-2 berdindu zuen Astigarragako Mundarroren aurka. Landetxak, orain arte, 7 puntu batu ditu eta zazpigarren postuan kokaturik dago.
Gizonezkoen Ohorezko Erregional maila.
Gizonezko Ohorezko Mailan aritzen diren Behe Bidasoa eskualdeko partaideek asteburu honetan ez dute neurketarik izan. Batetik, Real Unionen harrobiko taldeak jakinarazi zuen Gipuzkoako Kopa jokatzeari uko egingo ziola; eta bestetik, Beti Gaztek datorren asteburuan hasiko du Hirugarren mailara igotzeko fasea.
Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak
Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...
Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko
Real Unionek 2-1 galdu...
Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren
Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...
Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren
Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...