BEÑAT ELZO LASTERKETA AZAROAREN LEHENEAN OSPATUKO DA

Adela elkarteari bideratuko zaio zazpigarren edizio honetan biltzen den diru guztia

Beñat Elzo mendi lasterketa bueltan izanen da azaroaren 1ean. Bi urtez ospatu ezinik egon ondotik, korrikalari hondarribiarraren omenez egiten den lehiaketa honek bere zazpigarren edizioa ospatuko du aurten. Gainera, bertan biltzen den diru guztia Adela Gipuzkoa elkarteari bideratuko zaio.

Zazpigarren aldiz antolatu dute aurten Beñat Elzoren omenezko mendi lasterketa. Azaroaren 1ean ospatuko dute eta, urtero bezala, hiru proba mota eginen dituzte. Goizeko 9:00etan oinezko ibilbidearekin emanen diote hasiera egunari. Lehendabiziko proba honetan lasterketaren ibilbide bera osatuko dute partehartzaileek eta jende guztiarentzako irekia egonen da. 11:00etan berriz, proba nagusia ospatuko da. Hamar kilometroko mendi lasterketa izanen da, Higer itsasargian bukatuko dena. Azkenik, 12:30ean haurren probarekin bukatuko da jardunaldia. 1,5 kilometroko ibilbide laua osatuko dute hauek.

Izen-emateak irekiak daude dagoeneko www.kirolprobak.com webgunean eta epea larunbatean (urriak 29) itxiko da. Lasterketan biltzen den diru guztia gainera, gaixotasun arraroen elkarte bati bideratuko zaio, betiko moduan. Aurten, hain zuzen ere, Adela Gipuzkoa Alboko Esklerosi Amiotrofikoaren elkarteari emanen zaio.

HAMAIKA DOMINA ESKURATU DITUZTE BATEKO ESKOLARTEKOEK GIPUZKOAKO TXAPELKETAN

Plaiaundin jokatu zen alebin eta infantil mailako Gipuzkoako Txapelketa eta etxekoek hamaika domina bildu zituzten guztira

Gipuzkoako alebin eta...

BIDASOA ATLETIKO BETERANOEK HAMAIKA DOMINA ESKURATU DITUZTE EUSKADIKO TXAPELKETAN

Irungo klubeko Arantxa Ausan, Juana Usabarrena, Miguel Arburua, Imanol Gil eta Javier Garcia Arnedo nagusitu ziren kategoria desberdinetan

Euskadiko...

HONDARRIBIAKO 10K HERRI LASTERKETA IGANDE HONETAN OSPATUKO DA

Ibilbide laua eta oztoporik gabekoa denez, marka egiteko aproposa izanen dela iragarri dute antolatzaileek

Lasterketaren aurkezpena egin zuten orain dela...

BATEK BIGARREN ETA LAUGARREN POSTUAK ESKURATU DITU EUSKADIKO KLUB ARTEKO TXAPELKETAN

Gizonezkoek urrezko sei domina eta emakumeek bertze bi eskuratu zituzten, bertze hainbat dominekin batera

Euskadiko Klub arteko txapelketa ospatu...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika