Berako Ibardin eta Oreretaren ezean, hobeagoa da Hondarribia

Pandemiaren zailtasunen aurrean, Euskal Herriko Itzuliak aurreikusiak zituen bi etapa egokitu behar izan ditu. Berako Ibardin eta Orereta zituen helmuga eta abiapuntutzat aurreikusiak. Baina hauen ezezkoaren ondotik, Hondarribiko Udalak "ohore eta plazer" handiz hartu du proposamena. Aurtengo edizioaren etaparik luzeena (200 kilometro) apirilaren 8an Hondarribira iritsiko da Gasteiztik, eta 9an irteera puntua izango da Ondarrun amaituko den etaparako. Omenaldi moduan eta hondarbitarren gozamenerako, Hondarribian zehar 5 kilometroko irteera neutralizatua egingo du lasterketak. Udalak distantzia sozialak gordetzeko deia luzatu du. Txomin Sagarzazu alkateak aitortu baitu, COVIDak baldintzatutako edizio bat izanik ere, Hondarribiarentzat aukera paregabea dela munduko txirrindularirik onenetakoak zuzenean ikusteko, baina arduraz jokatuz.

Julian Eraso, Itzuliko zuzendaria eskertua agertu da Hondarribiko Udalak gonbidapena onartu izanarekin.

Bestalde, gunean trafiko aldetik sortuko diren aldaketa guztien berri datozen egunetan www.hondarribia.eus emango dute. Eta hunkituak izango diren kaleetako bizilagun, dendari eta ostalaritzako saltoki guztietan informazioa banatuko zaie. 

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika